Skip to main content
Asociación

‘Naizen – Yo sé quién soy’ abestiaren eta bideokliparen aurkezpena

By 24 January, 2021January 25th, 2021No Comments

Urtarrilaren 24an, 12:00etan, Bilboko BBK aretoan, eta agintariek COVID-19ren aurrean ezarritako segurtasun-neurriak errespetatuz, ‘Naizen – Yo sé quién soy’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Proiektu hau Kai Etxaniz konpositore eta abeslariak eta Naizen elkarteak elkarlanean garatu dute, kalitate handiko musikaren eta ikusenztunekoen munduko hainbat artistekin batera. . Proiektua aurrera eraman ahal izan da Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren eta BBK Fundazioaren lankidetzari esker..

Aurkezpen ekitaldia zuzenean eman da, streaming bidez, YouTube Liven bidez, eta politikaren munduko hainbat ordezkari bertan izan dira: Idoia Mendia (lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburua), Beatriz Artolozabal (Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako sailburua), Jose Luis Quintas (Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordea), Begoña Pedrosa (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea), Monika Hernika. BBK), Irune Muguruza (Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria), Amaia Arregi (Bilboko Udaleko Segurtasun zinegotzia), Iñigo Zubizarreta (Bilboko Udaleko Gizarte Politikako zinegotzia), Nekane Alonso (Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzia), Alfonso Gil (Bilboko Udaleko PSOEko zinegotzia), Isabel Gonzalez (Elkarrekin Podemos legebiltzarkidea), Itxaso Atutxa (EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea), Alba Fatuarte (Bilboko Udaleko EH-Bilduko zinegotzia) eta Maria Espiña (BBK).

Ekitaldia Bea Severrek aurkeztu du, eta Nora Sarasolaren (BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria) eta Beatriz Artolozabalen (Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako sailburua) hitzekin hasi da. Ondoren, Naizenen lagun handia eta kantuaren letraren egileetako bat izan den Ekaitz Goikoetxea igo da oholtzara; Ekai Lersundi gogoan izan du eta oso bertso hunkigarriak oparitu dizkigu. Ondoren, kantuan bere ahotsa eta trikitixa jarri dituen Josune Arakistain igo da oholtzara, Huntza musika taldeko Aitor Huici eta Aitzol Eskisabel bere taldekideekin batera, ‘eta Aldapan gora’ abesti arrakastatsua eskeini dute.

Une horretatik aurrera, abestiaren eta bideokliparen xehetasunak aurkezten hasi dira Making of-aren proiekzioarekin. Ondoren, Kai Etzaniz, Maria Antunez eta Alicia Arguiñanorekin batera, eszenatokira igo dira eta bere taldeko bi abesti eder interpretatu dituzte.

Kai eta bere taldearen emanaldiaren ondoren, entzuteko eta ikusteko irrikitan geunden ‘Naizen / Yo sé quién soy’ abestia eta irudiak jartzen dizkion bideo-kliparen estreinaldi ‘mundiala’ren unea iritsi da. Kanta zoragarria. Bideoklipa zoragarria. Publikoak txalota zaparrada luzean adierazi du entzundakoaren eta ikusitakoaren edertasuna…
Bideokliperako Amada Cenozek sortutako koreografia bide-tutorial batean erakutsi zaio publikoari, eta bideoklipean parte hartu duten Naizen elkarteko neska-mutilak eszenatokira igo dira publikoarekin batera dantzatzeko.

Azkenik, Kai eta bere taldea, Josune Arakistainekin batera, berriro igo dira oholtzara ‘Naizen / Yo sé quién soy’ abestia zuzenean jotzeko, eta horrela, publikoa zutik eta txaloka, ekitaldiari amaiera eman zaio.

Aurkezpen ekitaldiaren grabazio osoa esteka honetan ikus daiteke: https://youtu.be/esMcHOJHj68

Abestia eta bideoklipa, bai eta making of-a ere, eskuragarri daude guztiok gozatzeko honako esteka hauetan:

Bideoklipa: https://youtu.be/9RH8qCULCtk

Kanta:

Making of: https://youtu.be/BY8oOzey_Jc