Zer behar dute gure seme-alabek
Guztiaren gainetik eta batez ere etxean, diren bezala onartu eta maiatatu ditzagun behar dute, gainontzeko mutil eta neskek bezala.
Besteek ikusi dezatela nor naizen
Neska eta mutil hauek ikusiak izan daitezen behar dute, bestearen begiradan “izan”. Eta, horretarako, gure ikusteko gaitasunaren garapena ezinbestekoa da.
Zain egotearen zentzurik eza
Ez egitea bera, zerbait egitea da; zain egotea egitea da. Eta zain egoteak mina egiten duenean, agian galdetu beharko genioke geure buruari zer gertatu zain gauden, neska edo mutil hori sufritzen ari den bitartean.
Lagundu ahal izateko ulertu egin behar da
Neska eta mutil hauek adierazten dutena ulertzeko, entzun ahal izateko ere, ezagutza behar dugu. Webgune honetan aurkituko duzu behar duzun informazioa.
Neskak eta mutilak.
Identitatea eta gorputza
Orain arte eskoletan mutila=zakila eta neska=bulba eskaintzen zen ikuspegia ez da zuzena, ez baitu errealitate guztia kontuan hartzen eta gainera, neska eta mutil batzuen izatea bera ukatzen du. Funtsezkoa da ulertzea sexu-identitatea ez dutela genitalek mugatzen.
Nor gara
Familiz osatutako familia bat gara. Elkar babesteko eta zaintzeko sarea. Aurreiritzi eta ezjakintasunaren aurrean, ezagutza, ulermena, onarpena eta maitasuna zabaldu nahi ditugu.