Eskolan transexualitatea laguntzeko giltzarriak
Gogoetak, eskola gune segurua izan dadin eta haur eta gaztetxoak diren bezala garatu eta hazi daitezen
2. Eskolak sexuaren arabera bereiztutako instalakuntzak baditu, adibidez, komunak edo aldagelak, instalakuntza horiek norberaren sexuaren arabera erabiltzea ziurtatu behar zaio. Gauza bera sexuz bereizitako ekintzak egiten badira edo eskolan uniforme desberdina erabiltzen bada neskentzat eta mutilentzat.
3. Haurrak bere izena aldatzea erabaki badu, ikastetxeko langileek izen hori erabili beharko dute eskolan bertan gertatzen diren zein eskolaz kanpoko ekintzetan, eta, halaber, aukeratu den izena ezarriko da administrazio dokumentazio guztian.
4. Trantsitu egoera gertatzen denean, funtsezkoa da hezkuntza komunitate guztia kontuan izango duen formakuntza-plan integrala egitea: irakasleak, administrariak eta zerbitzuetako langileak, gurasoak eta ikasleak barne.
Formakuntza eta aholkularitza lanak haur transexualitatean adituak diren sexologiako profesionalek eskaini beharko lituzkete, mutil edo neskaren guraso eta hezkuntza arduradunekin elkarlanean, beti ere, kasu bakoitzaren berezitasun eta beharrei egokituta.
5. Eskolak ezin du ezagutza okerrak transmititzen jarraitu.
Orain arte, ondorengo ekuazioa erakutsi zaie txikitatik haurrei: “mutila=zakila, eta neska=bulba”. Irakasleek ezin dute esaten jarraitu: “Mutilek zakila dute eta neskek bulba”, aldi berean salbuespenak daudela eta aniztasuneko gertaerak direla adierazi gabe. Baieztapen hauek ez dira zuzenak eta sufrimendura zigortzen dituzte zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Ezin izatera zigortzen dituzte.