Skip to main content

Jakintzen transmisioa

Beharrezkoa da sexu aniztasunaren gertaerei buruz hitz egitea eskoletan, horrela jakintza akastuna ez zabaltzeko.

Gehiengoaren behaketa sinplistak iruzurra sortzen du

Eskoletan, orain arte, haurrei, txiki-txikitatik, neska- eta mutil-irudiak zituzten anatomia-fitxen bitartez honako ekuazio hau irakatsi zaie: “mutila=zakila; neska=bulba”. Eta esan izan zaie “mutilek zakila dute; neskek, ordea, bulba”. Areago, azaldu izan zaie mutilak mutil direla zakila dutelako, eta neskak neska bulba dutelako; horrela, jakina, jakintza okerra transmititu izan zaie, eguzkiak lurrari bira egiten diola esatearen parekoa. Bada, nahiz eta gure zentzumen bidez egindako behaketak eguzkia mugitzen dela eman diezagukeen, duela denbora asko jakin dakigu Lurra dela mugitzen ari dena, ardatzaren mugimenduan pertzepzio hori transmitituta.

Eguzkiak zerua zeharkatzen duela esatea oso poetikoa izan badaiteke ere, oso argi dugu gure eskoletan jakintzaren transmisioa egoki eta zuzen egin behar dela. Astronomiari buruz aritzean edo bestelako gai bati buruz. Eta, sexu-nortasun eta genitalen arteko erlazioan, gehiengo handiaren azaleko behaketak iruzurra transmititzen digu.

Eskolak ezin du jakintza okerrik transmititu. Irakasleek ezin dute esaten jarraitu: “Mutilek zakila dute; neskek, ordea, bulba”, salbuespenei eta aniztasun-egitateei buruz hitz egin gabe. Eta ez soilik jakintzaren ikuspegitik baieztapen horiek zuzenak ez direlako; hori baino arrazoi larriagorik ere bada. Baieztapen horiek zakila duten neskak eta bulba duten mutilak sufrimendura kondenatzen dituzte. Ez-izatera kondenatuak dira. Ezin izatera. Ezin bizitzera.

Beharrezkoa izango da baztertzea jakintza okerra duten anatomia-fitxa horiek eta aniztasun-egitateak integratzen eta jakintza zuzenak plazaratzen dituzten baliabide didaktikoak erabiltzen hastea.