Zer behar dute gure seme-alabek
Etxean dituzten beharrak transexualitate egoeran dauden gure alaba eta semeek
Horrek berekin dakar onartzea bere sexuari buruzko gure ustea okerra zela eta zuzendu beharra, adierazten duen sexua dela berea onartuz. Bere jolasak, gogoko gauzak, portaera eta adierazteko modua errespeta daitezen behar du; den neska edo mutila bezala ikusi dezagun, hau da, ikusi dezagula; ahozgoran onartu dezagula bere identitatea eta bere sexuari dagokion genero gramatikala erabili dezagula; errespetatu dezagula izena aldatzeko erabakia hartu balu.
Testuinguru askotan gerta litekeena da guzti hau famili giroan bakarrik bizi ahal izatea; baliteke sekretuan, diskrezioz eta gordean bizitzea gainera.
Eman beharreko urratsen eta noiz eman erabakitzeko hausnarketa haurrak adierazitako beharretan oinarritu behar dira. Batzuk “segituan!” nahi izaten dute azaleratu eta beste batzuk poliki-poliki: etxean hasi, gero inguruko lagunekin eta beranduago gainontzekoekin…
Neska-mutil hauek behar dute errespeta daitezen beraien jolasak, jazteko duten joera, ilea nola orraztu nahi duten etab., gainontzeko neska-mutilek bezala.
Adierazpenak, jolasak, zaletasunak etab.
Baina gainera hori behar dute ze askotan bitarteko horien bidez adierazten dute nor diren, beraien identitatea ikusia eta onartua izan arte. “Nor naiz ni” azpimarratzeko erabiltzen dituzte, bere nia ez denean ikusten.
Horregatik, arropa bat edo beste janztera derrigortzea, ile motza edo luzea izan dezaten derrigortzea, jostailuak kentzea etab., beraien identitatea ukatzea da, neska edo mutil direnekoa.
Garrantzitsua izango da bere adierazteko modua uztea, nahi duen jolasetara eta jolasekin jolastea, ilea moztu edo nahi duen luzeran utzi ahal izatea, nahi duen arropa (barrukoa zein kanpokoa) erabili ahal izatea etab.
Besteek ikusi dezatela nor naizen
Oso garrantzitsua izan arren, neska eta mutil hauentzat ez da nahikoa izango bere adierazpenak eta zaletasunak egin eta garatzen uztearekin. Bada beste behar bat aintzakotzat hartu beharrekoa eta nahitaezkoa da: ikusia izateko beharra, onartua izateko beharra. Besteen begiradapean “izateko” beharra. Eta, ez izan zalantzarik, izateko beharraz ari gara.
Norberaren nortasuna garatu ahal izateko, neure burua ikusi beharra daukat besteak diren ispiluan, eta ispilu horretan neu antzematea.
Neska eta mutil hauek ikusiak izateko beharra dute eta hori lortzeko, guk beraiek ikusteko dugun gaitasunaren garapenenetik etorriko da. Eta ikusteak esan nahi du den mutila ikustea, lehen neska ikusten nuen lekuan (edo alderantziz). Kontua da, neska ikusten dugun bitartean ezin dugula hitz egiten ari zaidan mutila ikusi, ikusteko erregutzen ari zaidan mutila.
“Azkenean ilea moztu genionean ispilura begiratu eta esan zigun: `Hau naiz ni. Orain ikusten nauzue?”
Konturatu gara hainbatetan neska-mutil hauek sentitzen diren bezalakoak agertzeko aukera dutenean, beharra izaten dutela azpimarratzeko, batzutan oso modu nabarmenean, beraien sexuari lotutako ezaugarriak, seguruenik ordura arte beraien identitatea ukatu zaielako. Argi utzi behar izaten dute, oso argi, mutila edo neska direla. Adibidez, neska batzuk soinekorik arrosenak eta diademarik dirdiratsuenak janzten dituzte, eta feminitateari lotutako mugimenduak eta keinuak egiten dituzte.
Kasu askotan, diren neska (edo mutil) bezala onartu eta ikusten diren neurrian, nabarmentzeko beharra lasaitu egiten zaie, dagoeneko ez baitute munduaren aurrean garraisika ibili behar “nor naiz ni” adierazteko.
“Azkenean ilea moztu genionean ispilura begiratu eta esan zigun: `Hau naiz ni. Orain ikusten nauzue?”
“Neska zela pentsatzen genuenean beti futbolean eta borrokan zebilen eta kolore arrosa gorroto zuen. Benetan zen mutila ikusi genuenean, benetan bera izaten hasi zen: futbolean ez zuen jolasten, borrokak utzi zituen eta berdin zitzaion arrosa koloreko jantziak janztea. Ez zituen estereotipoak behar mutil bezala ikusi genezan. Ikusten genuenez, bera zena izan zitekeen.”
Begiradan aldaketa
Ez da erraza begirada aldatzea. Buruko prozesuetan erresistentziak sortzen dira norbaiti izendatu zaion sexu kategorizazioa aldatzeko. Are gehiago urteetako kontua izan denean.
Gainera ez da borondate kontua. Noski, borondatea ezinbestekoa da adierazi den errealitatea onartu ahal izateko baina ez du eraginik emaitzan. Ez da “Ikustea erabaki dut; eta egina: ikusi egiten dut”. Gehiago da “Ikusi nahi dudala erabaki dut eta horregatik ahaleginduko naiz, poliki eta zailtasunekin”.
Ez da “Ikustea erabaki dut; eta kitto: ikusten dut”. Gehiago da “Ikusi nahi dudala erabaki dut eta horregatik, ahalegina egingo dut, poliki-poliki eta nire zailtasunekin”.
Iritsiko da une bat non geure buruari galdetuko diogun nola iritsi ginen femeninoan hitz egitea gure semeari (eta alderantziz).
Ahozko onarpena eta genero gramatikalaren erabilera
Bereziki garrrantzitsua da adierazi den identitatea ahozgoran onartzea: “Ados, mutila zara”. Garai honen hasieran kontraesanak gertatu ohi dira onartu nahi dugun errealitatea eta adierazten dugunaren artean (“Ados, alabatxo, ulertu dut mutila zarela”).
Begirada aldatzeko giltzarrietako bat lengoaiaren erabilera da: gaztelaniaz generoa aldatu beharko dugu semeari deitzeko, ez baita uste genuen alaba (eta alderantziz). Hasieran zaila izaten da arreta eta ahalegin handiak eskatzen baititu berez ateratzen ez zaiguna esateak. Geure hizkera behartu beharko dugu hasieran baina ohiturarekin eta gure begirada aldatzen doan heinean, gero eta errazagoa izango da. Iritsiko da une bat non geure buruari galdetuko diogun nolatan deitzen genion femeninoan gure semeari (edo alderantziz), gaur egun ezinezkoa litzaigukelako.
Dakigunagatik, prozesu hauek pixkanaka eta modu mailakatuan gertatzen dira eta, horregatik, zentzuzkoa da nork bere buruarekin eskuzabal jokatzea gure begiratzeko gaitasunaren garapenean: batzuetan agian tronpatu egingo gara (izenordaina erabiltzerakoan, adibidez) edo bere sexu-identitatea argi ikustea zaila zaigula konturatuko gara.
Izen aldaketa
Askotan neska-mutil hauek jaiotzerakoan jarri zitzaien izenarekiko atsekabea adierazten dute, beste sexuari erreferentzia egiten diolako.
“Mutila baldin banaiz, zergatik ipini zenidaten neska izena?”
Beraiek izaten dira eduki nahi duten izena zein izango den proposatzen dutenak baina, batzuetan, familiaren parte hartzea bultzatzen dute izen berriaren bilaketan. Besteetan, izena aldatzeko aukera ematen zaienerako, aspaldian pentsatua izaten dute izen berria.
Beraiek izaten dira eduki nahi duten izena zein izango den proposatzen dutenak baina, batzuetan, familiaren parte hartzea bultzatzen dute izen berriaren bilaketan. Besteetan, izena aldatzeko aukera ematen zaienerako, aspaldian pentsatua izaten dute izen berria.
“Mutila baldin banaiz, zergatik ipini zenidaten neska izena?”
Neurri txikigagoan, izena aldatzeko beharrik ez duten neska-mutilak ezagutzen ditugu; izan liteke sexuari lotu gabeko izen neutroa duelako (euskaraz izen asko erabili izan dira neska zein mutilentzat) edo, momentuan, izenarekin arazorik ez dutelako.
”Behin, Jon, 5 urte zituelako, ezagutu berri zuen neska batekin parke batean jolasean zebilen eta neskak galdetu zion nola izan zitekeen neska mutil izena izanda. Hurrengo egunean proposatu nion (beste behin) izenari letra bat gehitzea ea “Jon” “Jone” bihurtzea, neska izena baita. Alaba nire argibideak entzuten ari zen: horrela azalpen gutxiago eman beharko zuela, oharkabean pasako zela eta, gainera, “Jone” hitzak soinu polita zuela, niri asko gustatzen zitzaidala. Bukatu nuenean erantzun zidan hain gustuko banuan, neure buruari jarri niezaiokeela. Berak bere izena maite zuela eta ez zuela aldatuko.
Ezagutza eta erreferentziak
Neska-mutil hauek beharrezkoa dute beraien errealitatearen ulermen-esparru bat. Horretarako, ezinbestekoa izango da lehenbailehen sexu-identitateari lotutako oinarrizko ezagutza jaso dezaten. Beraien adinaren arabera ezagutza hori sakonagoa edo ez hain sakona izango da baina, funtsezkoa izango da adin guztietan jakin dezatela zakila duten neskak eta bulba duten mutilak daudela.
Bestalde, irudikapen grafikoak behar dituzte bere gorpuzkera islatua ikusi ahal izateko eta horretan indar handia dute eta asko lagunduko dute neskak zakilarekin eta mutilak bulbarekin agertzen diren ilustrazioek. Modu horretan, ilustrazio horiekin nor diren ikusiko dute eta pentsatu ahal izango dute: “Nirea bezalako gorputza”.
Asimismo será de un gran valor poder acceder a materiales audiovisuales en los que aparezcan imágenes reales de niñas con pene y niños con vulva reales, en los que se hable de sus vidas infantiles, de sus juegos, de sus aficiones… Porque la fuerza de ver la mirada, la sonrisa, de alguien real llega mucho más dentro que ver una ilustración. Porque un dibujo no es alguien que existe. Y ese niño o esa niña a quien puedo ver moverse en un vídeo si es un niño o una niña real: “Un niño o una niña como yo”.
Aldi berean, ikusentzunezko materiala eskuragarri izateak balio handia izango du, benetako zakildun neskak eta bulba duten mutilak ikusi ahal izateko, non beraien haur bizitza kontatuko duten, jolasak, zaletasunak etab. Nabaria da benetako haur baten begiradaren edo irrifar baten indarrak hunkitzeko gaitasun handiagoa duela ilustrazio batek baino. Marrazki bat ez da benetakoa den norbaitena baina bideo batean mugitzen ikusi dezaketen neska edo mutil hori benetakoak dira: “Mutil edo neska bat ni bezalakoa”.
”Zakila duten beste neska batzuen irudiak erakutsi nahi izan nizkion, bertan islatua ikusi zedin eta munduan bakarra ez zela ikusi zezan. Interneten bila ibili nintzen eta bi erreportai bakarrik aurkitu nituen: biak Estatu Batuetan eginak bi nesken inguruan (Joey Romero eta Jazz Jennings). Etxean, parkean, jolasean, irri egiten, korrika eta beraien bizitzari buruz hitz egiten ikusi zitezkeen. Gaztelaniara bikoiztuta lortu nituen baina haurrez gain medikuak agertzen ziren suizidio tasak emanez, bullingari buruz, hormonazioari buruz, kirurgi ebakuntzei buruz eta beste hainbat gairi buruz ari zirela, etaa kontu horiek ez zuten ezer ikusirik nire 7 urteko alabare bizitzarekin. Horregatik erabaki nuen ingelesez zeuden zati batzuk bakarri erakustea, ez zezan ulertu esaten zutena. Alabarentzat izugarria izan zen. Baita niretzat ere. Behin eta berriz esaten zidan “Neska bat da” eta nik baietz erantzuten nion. 'Zakila al dauka?' galdetzen zidan eta nik baietz erantzuten nion. Behin eta berrriz. 'Ni bezalakoak dira', esaten zidan.
Transexualitate egoeran dauden beste neska-mutilak ezagutzea
“Ni bezalakoak” diren beste neska-mutilak ezagutzeko aukera izatea izan dezaketen oparirik onenetakoa da haur eta gazte hauentzat. “Izaera bitxia” duen norbait izateari utzi eta ate bat zabaltzen du ongizatearen bidean; “beste batzuk badirenez, ni ere izan naiteke” ulertzeko balio du..
Ezagutuko dituen neska-mutil horiek bere adinekoak eta sexu berdinekoak izateak are gehiago lagunduko diote.
“Ni bezalako” neska eta mutilak aurrez aurre ezagutzea da haur hauek izan dezaketen oparirik ederrena.
Trantsitua batez ere besteek egiten dute.
Trantsitua
Trantsitua deitzen diogu transexualitate egoeran dagoen pertsona batek bere identitatearen arabera bizitzera pasatzeko egingo duen prozesuari.
Trantsituaz ari garenean, argi izan behar dugu nagusiki besteek egiten dutela trantsitua, eta batez ere besteen begiradan egindako trantsitua dela: neska bat ikustetik mutil bat ikustera (edo alderantziz) pasatzeko prozesu mailakatua da.