Gerta daiteke, arrazoi desberdinengatik, potentzialki sexuagarria den estruktura bat ez inoiz sexuatzea (ondorioz, bere aurre-forma ginikoan geratuko delarik); osatzera ez iristea ere gerta daiteke (eta ezingo da desberdindu osatu ez delako). Horrela izanik, sexuazioa unibertsala bada ere, salbuespenak eman daitezke.
Sexuatzaileak diren agenteak ekintza positiboak egin ditzakete (maskulinizatzea edo feminizatzea) baino ekintza negatiboak ere egin ditzakete (demaskulinizatzea edo desfeminizatzea). Eta sexuazioaren bi modu baino ez egon arren (norabide bereko bi noranzko), ez dago inolaz ere, sexuazio prozesuaren bi ondoriozko soilik. Ez dago inoiz, eta ezin du egon, dimofismorik. Alderantziz, sexuazioaren ondoriozkoak, beti eta ezinbestean, polimorfikoa behar du izan; hau da, intersexuala. Ez dira antagonikoak eta disjuntiboak (“edo”) diren elkarren kontra jartzen diren bi indar, baizik eta batzen eta batera doazen bi osagai konjuntibo (“eta”).
Ekintza sexuatzaileak leku eta momentu zehatz batean zein eta zenbat agente sexuatzaileek jarduten dutenaren araberakoak dira. Ematen diren bariazio eta konbinazio desberdin horien arabera, estruktura sexuatu bakoitzean ematen diren sexu-desberdintzeak kualitatiboak edo kuantitatiboak izan daitezke. Gehiengoa mailaketa kontua da; honegatik, sexu-ezaugarri gehienak partekagarriak dira eta bai emakumeetan, bai gizonezkoetan ager daitezke.
Gertaera sexuatzaile gehienak akzio androgenoa edo ginogenoa duten hormonengatik sortuak dira. Gertaera hauetako asko jaio aurretik ematen dira. Eta nerabezaroan ekintza handiko unea izaten da berriro.