2015eko martxoaren 8an Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi familia, Chrysallis estatuko elkartearen kideak, Chrysallis Euskal Herria osatzen genuen, gaur Naizen denaren hazia.
Lehen unetik, hitzaldien bidez ezagutarazten hasi ginen gure lurraldean zehar gure errealitatea, horretarako “sortzen” formatu mistoa modu eraginkor gisa: gure elkartearekin laguntzen duten sexologiako profesionalek ezaguera teorikoa jakinarazten dute eta elkartearen familiek beren bizipenaren lekukotasuna partekatzen dute.
Informazio eta aholku zerbitzua abiarazi genuen, nola telefonoaren bidez, hala posta elektronikoaren bidez. Hor, batez ere, familiei laguntzen diegu, baina eremu desberdineko profesionalei ere erantzuten diegu: irakasleak, hezitzaileak, psikologoak, orientatzaileak…
Gainera, informazio Puntua eta elkarguneak jarri genituen martxan, adin txikiko transexualen familientzat; hilero biltzen da jendea lehen asteartetan. Donostian hasi ginen, baina 2018tik Bilbon eta Iruñean ere antolatzen da.