Fetu testosteronak, jaio aurreko garaian osatzen ari diren aldagai askotan eragiten du: hatz-aztarnak, kanpo genitalen tamainaren eta morfologiaren formazioa, hezurrak, pisua eta neurria, gorputzaren hainbat proportzio (enbor-muturrak, gerria-aldaka, hatz erakusle eta nagiaren falangeen luzera). Gainera, ezaugarri neurologiko batzuei eragingo die (bai funtzionalak eta bai estrukturalak): gorputz kailukararen dentsitatea, lateralitate hemisferikoa, konpetentzia enpatikoa, gaitasun ikusmen-motorea, zorroztasun akustikoa, trebetasun espaziala… Eta dirudienez sexu-identitatean eta desiraren sexu-orientazioan ere eragin dezake. Fetuaren testosteronak honakoetan ere eragina izango du: feromonen sorkuntza eta antzematean, desiraren izaeran eta intentsitatean, zenbait keinu-patroietan….
Gonada obario gisa bereizten bada, testosterona eta beste androgeno maila baxuagoak ematen dira bizitza guztian zehar, baina baxuagoak izateak ez du esan nahi existitzen ez direnik. Glandula adrenaletan androgenoak ere ekoizten dira eta fetu androgeno hauek genital femeninoen osaketan oso paper garrantzitsua jokatzen dute; horregatik gutxi androgenizatuak diren emakumeak ezpain txiki eta klitorisaren tamaina txikia daukate, eta oso androgenizatuak diren emakumeen klitorisa berriz handia izan dezakete.
Jaio ondoren obarioek estrogenoen gehitzea sortzen dute: horren ondorioz menstruazio bat eta obulazio bat eduki dezakete. Aurrerago estrogenoen maila gutxitu egiten da, nerabezaro arte bereziki baxu mantenduz. Ekoizte baxuko momentu horietan, obarioak dituztenen estrogeno mailak barrabilak dituztenak baino zortzi aldiz handiagoak dira, adina berdinean. Nerabezaroan iristean, eta produkzio obarikoa aktibatzerakoan, estrogeno eta progesterona mailak handitu ez ezik, testosterona maila ere handitzen dute, honen produkzioa menstruazioaren ziklo osoan zehar fluktuatzen duelarik.