Skip to main content

Formakuntza plan integrala

Neska-mutil hauei laguntzeko oinarrizkoa da heziketa komunitate osoa kontuan izango duen formakuntza plan integrala eratzea.

Ikastetxeko irakasleriarentzat eta administrazioko zein zerbitzuetako langileentzat eta guraso zein ikasleentzat formakuntza integrala

Neska eta mutil hauei laguntzeko, bereziki trantsitu-prozesuan bertan, funtsezkoa da hezkuntza-komunitate osoa barnebiltzen duen formakuntza-plan integrala ezartzea. Plan horrek bere baitan izango lituzke, alde batetik, haur transexualitateari buruzko formazio espezializatua, gurasoek, irakasleek eta zentroaren administrariek zein zerbitzukoek jasoko luketena; eta, bestetik, ikasgelan esku-hartze pedagogikoa, sexu aniztasunaren ezagutza eta sustapenerako, transexualitatea aurkeztuz aniztasunaren adierazpen bat gehiago bezala.

Gainera, haurraren irakasle tutoreak laguntza berezia behar lezake unean uneko beharrek eta zailtasunek eraginda.

Formakuntza eta aholkularitza haur transexualitatearen errealitateari buruzko ezagutza zehatza duten sexologia-profesionalek eskaini beharko lukete, umearen familia- eta hezkuntza-arduradunekin koordinatuta, eta betiere kasu bakoitzaren ezaugarri bereziei egokituta.

Jakina, hezkuntza-sistemako ikastetxe guztiek beharko lukete protokolo ofiziala, aipatutako guztia bermatuko lukeena,  eta finantzazioa publikoarekin formakuntza-plana martxan jartzeko. Horrela, eskola-esparrua ume hauentzat eremu segurua izatea bermatuko da, hazteko eta hezteko beren eskubidea bermatuz.