GnRh analogoekin egiten den terapiak, “hormona blokeatzaile” izenez da ezaguna, lehen fase batean estimulazioa sortzen du, eta jarraian hartuz gero, gonadropinak askatzen dituen hormonaren rezeptoreen jeistea erregulatzen dute (GnRh), horrekin gonadotropinen askatzea jaisten da (FSH y LH), eta horrek, aldi berean, androgeno eta estrogenoen ekoizpena inhibitzen du. Guzti horrekin, pubertaroaren garapena gelditzen da.
Terapia honek pubertaroak eragiten dituen aldaketa fisioak atzeratzen ditu, desio ez diren bigarren mailako sexu-ezaugarriak desagerraraziz (bularren garapena, hilerokoa, ahotsaren loditasuna, zakilaren handitzea, bat-bateko erekzioak, aurpegiko ilea etab.). Sexu-ezaugarri hauen garapenak sufrimendua sortu lezake eta modu ezkorrean eragin funtzionamendu psikosozialean.
Tratamendu honen eragina guztiz lehengoratu daiteke. Tratamendua bertan behera utziz gero, pubertaro endogenoa berreskuratuko da sei hilabetetan, gutxi gorabehera, obulatzeko edo esperma sortzeko gaitasuna barne. Tratamendu hau guztiz atzeragarria izateak lasaigarria izan daiteke, laurrean duten errealitateaz jabetzeko denbora behar duten gurasoentzat.
Pubertaroaren hasieran ezarri du medikuntzak terapia honen hasiera, Tanner 2 estadioaren hasieran, hain zuzen, horrela, desio ez diren bigarren mailako sexu-ezaugarriak guztiz saihestuz.