Haur transexualen gurasoentzako giltzarriak
Nola lagundu familian transexualitate egoeran dauden neska-mutilak eta nola ulertu esaten digutena
Gure jarrera guraso bezala
1
Laguntzeko, ezinbestekoa da ulertu ahal izatea. Eta ulertzeko, ezagutza funtsezkoa da
2
Laguntzeak esan nahi du: beraien beharrei entzutea; beraien izateko modu bakar eta berezia azaleratzeko aukera izan dezatela; baldintza egokiak jartzea eta bidea egin dezaten oztopoak kentzea, baliabideak eskainiz eta aukerak zabalduz
Norantz joan behar duten esan gabe, beraien alboan bidea eginez, beti urrats bat atzetik, bere bidea aukeratu dezaten, gu hor gaudela jakiteak ematen dien segurtasunarekin, behar dutenerako, beti. Geldiarazi gabe eta bultza gabe.3
Bere prozesuetan errespetuz laguntzeak ez du esan nahi ez egitea, aitzitik, bide guztietarako sarbidea izan dezan, egin egin beharko dugu modu eraginkorrean
4
Gurasoen jokabideak ez du eraginik, seme-alabak neska edo mutila izatean
Halaber, gurasoen jokabideak ezingo du aldatu neska edo mutila izatearen autopertzepzioa.5
Etorkizunari beldurra izateak orainaldian sufrimendua sortzen du
Beldurrak bultzatu dezake gauzak diren bezala ez desiatzera. Baina gauzak diren bezala dira eta ez nahiko genukeen bezala edo, gure ustez, izatea hobe litzatekeen bezala. Eta sufrimendua eragin dezake desio izateak gauzak diren bezala ez izatea, onarpen eza bezala bizi daitekeelako.Ezinegonetik ongizatera
1
Sexu-identitatearen aitortzarik ezak eta onarpen ezak sufrimendua eta ezinegona sortzen ditu
2
Identitatea onartzen zaienean, irekitzen eta zabaltzen hasten dira, loratzen
Beraien identitatea onartzen zaienean, beti triste eta haserre zeudenak horrela egoteari uzten diote, ingurukoekin harremanetan jartzen ez zirenak lagunekin jolasean hasten dira, etengabe negarrez zeudenak irribarre egiten hasten dira, isiltasunean gorderik zeudenak hitz egiten hasten dira, makurtuta eta lurrera begira ibiltzen zirenak aurrera begira hasten dira, argazkietan atera nahi ez zutenak orain irribarretsu jartzen dira argazki-kameraren aurrean, etab.3
Sufrimendua ez du sortzen beraien egoerak, bai, ordea, egoera hori ukatzeak
Zantzuak eta adierazleak
1
Neska edo mutila izatearen adierazpena hainbatetan oso argia da, beste batzuetan ez
Adierazpen hau hitzez egiten dute batzuetan, eta beste batzuetan keinu, arropa edo jolasen bidez.2
Genero inposaketetatik aldentzen diren portaera eta ezaugarriek, zantzuak izan daitezkeen arren, ez dute, beraiek bakarrik, ustezko transexualitate egoera bat adierazten
3
Bakarra da zalantzarik gabeko eta behin-betiko transexualitate adierazlea: neskak edo mutilak zehazki adieraztea guk suposatu genion sexua okerra dela
4
Inguruan dituen jarrerak ukapenezkoak badira, baliteke haurrak bere benetako sexu-identitatea eta sentitzen duena, ezkutatu edo disimulatzea
5
Transexualitate kasuetarako zantzuak:
▪ Bere identitatea baieztatzeko adierazpenak (“mutil bat naiz”)▪ Aurrez aurreko ezeztapen argiak, besteek eginiko sexu-kategorizazioarekiko (“ama, ez naiz neska bat”)
▪ Ezinegona, gainontzekoek bere sexu aukera modu okerrean sailkatzen dutenean
▪ Desadostasuna, haiengandik espero den sexu rolarekiko
▪ Esanahi sexuala duten sinboloak ez erabiltzeko eta hurbil ez izateko adierazpena (koloreak, jantziak, orrazkerak, apaingarriak, ekintzak, keinuak, izendapenak etab.)
▪ Esanahi sexuala duten hainbat ekintza egiteari uko egitea (panpinekin jolastea, gonak edo galtzontzilloak janztea, apaingarri zehatzak janztea, ilea moztea, trentzak egitea etab.)
▪ Beste izen bat erabiltzeko eskaera
6
Norberaren sexu-identitatearen adierazpena argia ez denean, batzuetan, transexualitatea nahastu egiten da genero espektatibekin bat egiten ez duten neska-mutilen errealitatearekin
Nahitaezkoa da bi egoerak desberdintzea, egoera bakoitzak dituen beharrak desberdinak baitira.7
Norberaren identitatearen adierazpena zalantzazkoa denean, entzuketa aktiboaz gain, giltzarria da aniztasun gertaerei buruzko ezagutzaren transmisioa
Argitasunez adierazi behar da mutila izanda soinekoak janztea gogoko izan daitekeela eta neska izanda zakila eduki daitekeela.Aldi berean, argi adierazi behar da neska izanda futbola gustuko izan daitekeela eta mutila izan daitekeela bulba edukita.
1
La expresión del hecho de ser niña o niño es a veces muy clara y otras veces, no tanto
Esta expresión puedes ser verbal, y también a través de gestos, ropas o juegos.2
Los comportamientos y rasgos que difieren de las imposiciones de género, aunque puedan ser indicios, por sí solos no implican una supuesta transexualidad
3
El único indicador inequívoco y definitivo que señala que nuestra suposición en relación al sexo fue errónea es que la niña o el niño así nos lo diga
4
Si las actitudes del entorno son de negación puede que el niño o la niña se esconda o disimule su verdadera identidad sexual, lo que siente
5
Posibles indicios en casos de transexualidad
• Verbalizaciones afirmando su identidad (“soy un niño”)• Negaciones explícitas y confrontativas hacia las categorización sexual que hacen los demás (“mamá, no soy una niña”)
• Malestar cuando los demás le clasifican sexualmente de manera errónea
• Disconformidad con el rol sexual esperado
• Negativa al uso o proximidad de símbolos con significación sexual (colores, atuendos, peinados, adornos, acciones, gestos, nominaciones…)
• Negativa a realizar determinadas actividades con significación sexual (jugar con muñecas, vestir faldas o calzoncillos, ponerse determinados adornos, cortarse el pelo, llevar trenzas…)
• Petición de usar otro nombre
6
Cuando la expresión de la propia identidad sexual no resulta clara, el hecho transexual se confunde a veces con la realidad de las chicas y chicos cuyos comportamientos difieren de las expectativas de género.
Va a ser imprescindible diferenciar ambas situaciones, puesto que sus necesidades son diferentes.7
Cuando la expresión de la propia identidad es ambigua, además de la escucha activa va a ser clave la transmisión de conocimiento sobre los hechos de diversidad.
Transmitir con claridad que se puede ser niño y que te guste ponerte vestidos, y que también se puede ser niña y tener pene.Transmitir asimismo con claridad que se puede ser niña y que te guste jugar al fútbol, y que también se puede ser niño y tener vulva.
Zer behar dute gure seme-alabek
1
Beraien erritmoa errespetatu dezagun
Haur bakoitzak adierazitako beharretan oinarrituta erabakiko da zein urrats eman eta noiz.2
Beraien jolasak errespetatu ditzagun, janzterakoan dituzten apetak, ilea nola eraman etab
3
Ikusi ditzagula. Bestearen begiradaren bidez “izatea” behar dute
Honek esan nahi du benetan den mutila ikusi behar dudala lehen neska ikusten nuen lekuan (edo alderantziz); nik neska ikusten jarraitzen dudan bitartean, ez dut aurrean dudan mutila ikusiko, hau da, ikus dezadan erreguka ari zaidan mutila.4
Hitzez onartu dezagula bere identitatea
Bere sexu-identitateari dagokion genero gramatikala alda dezagun, dagokion sexu-identitateari dagokiona erabil dezagun. Hasieran zaila izaten da, oso argi egotea eskatzen du eta ahalegin handia ere bai, berez ateratzen ez zaiguna ateratzeko.5
Sexu-identitatearen oinarrizko ezagutza, bere errealitatea ulertu ahal izateko
Irudi grafikoek ere asko lagundu dezakete beraien gorpuzkera ikusteko, eta ikus-entzunezkoak eskura izatea, non transexualitate egoeran dauden benetako neska-mutilen irudi errealak ikusi ahalko dituzten: “Ni bezalakoa den mutil edo neska bat”.6
Zakila duten beste neskak edo bulba duten mutilak ezagutzea, ahal bada adin eta sexu berdinekoak
7
Bere beharrei erantzutea ez dadila atzeratu
Ez egitea, zerbait egitea da; zain egotea ere egitea da. Eta ez egiteak mina ematen duenean, zain egoteak mina ematen duenean, geure buruari galdetu beharko genioke zer nahi dugun sufritzen ari den haur horrentzat.8
Hainbatetan, beraien sexuari lotutako ezaugarriak nabarmen azpimarratu eta adieraztea behar dute
Beraien identitatea ukatu zaienez, beharra dute nabarmen uzteko mutila edo neska direla.Beraien identitatea onartzen den neurrian, behar hori indarra galtzen joatean da, ez baitute “nor naiz ni” lau haizetara garrasi egiteko beharrik.
9
Izena aldatu, edo ez
Askotan haur hauek jaiotzerakoan jarri zitzaien izenarekiko atsekabea adierazten dute, beste sexuari erreferentzia egiten diolako, eta berebizikoa dute beraien izaerari lotutako izena izatea.Neurri txikiagoan, izena aldatzeko beharrik ez duten neska-mutilak ezagutzen ditugu ere; izan liteke sexuari lotu gabeko izen neutroa duelako (euskaraz izen asko erabili izan dira neska zein mutilentzat) edo, momentuan, izenarekin arazorik ez dutelako.
10
Trantsitua deitzen zaio, transexualitate egoeran dagoen pertsona bat, bizitzaren eremu guztietan, duen identitatearen arabera bizitzen hasten den bitarteko prozesuari
Trantsitua nagusiki besteek egiten dute, eta, batez ere, begiradan egiten da, besteek duten hautematean; lehen mutila ikusten genuen lekuan, modu mailakatuan, neska ikustera pasatzeko prozesua da (eta alderantziz).1
Que se respete su ritmo
Qué pasos dar y cuándo darlos tendrá que basarse en las necesidades expresadas por cada niño o niña.2
Que se respeten sus juegos, sus gustos a la hora de vestir, cómo llevar el pelo…
3
Que les veamos. Necesitan “ser” a través de la mirada del otro
Esto significa que veamos el niño que realmente es donde yo antes veía una niña (o al revés), porque mientras yo vea una niña, no estoy viendo al niño que me está suplicando que lo vea.4
Que reconozcamos verbalmente su identidad
Que cambiemos el género gramatical para que sea acorde a su identidad sexual. Al principio suele ser costoso, exige poner mucha consciencia y hacer un gran esfuerzo para decir aquello que por la inercia no nos sale.5
Conocimiento básico sobre identidad sexual para tener un marco de comprensión para su realidad
También necesitan representaciones gráficas donde puedan ver reflejada su corporeidad y acceder a materiales audiovisuales en los que aparezcan imágenes reales de otras niñas y niños en situación de transexualidad reales, para poder ver: “Un niño (o una niña) como yo”.6
Conocer a otras chicas con pene y chicos con vulva, mejor si son de su misma edad y de su mismo sexo
7
Que la atención de sus necesidades no se posponga
Esperar es hacer; no hacer también es hacer. Y cuando no hacer hace daño, cuando esperar hace daño, quizás tengamos que preguntarnos qué es lo que queremos para esta niña o este niño que sufre.8
A veces necesitan recalcar y subrayar de manera notoria, aquellos rasgos asociados con su sexo
Ante la negación de su identidad, necesitan dejar muy claro que son un niño o que son una niña.En la medida que se va aceptando su identidad, suelen ir relajando esta necesidad, porque van dejando de tener que gritar al mundo “quién soy”.
9
Cambiar, o no, de nombre
Muchas veces estas niñas y niños expresan disgusto hacia el nombre que se les puso al nacer, por ser un nombre que hace referencia al otro sexo y les resulta vital tener un nombre que corresponda con su ser.En menor medida, también hay quienes no expresan ninguna necesidad de cambiar su nombre, sea porque es un nombre neutro en relación al sexo, o porque al haber sido aceptada su identidad desde muy pronto no sienten ningún problema con su nombre.
10
El tránsito es el proceso por el que una persona en situación de transexualidad pasa a vivir en todos los ámbitos de la vida de acuerdo a su identidad
El tránsito principalmente lo hacen los otros, y se trata, sobre todo, de un tránsito en la mirada, en la percepción que tienen los demás, y que va a llevar de de manera progresiva a poder ver la niña que es donde veíamos un niño (o viceversa).Genitalen bizipena
1
Batzuek bere genitalekiko harremana oso gaizki bizi dute, eta beste batzuek lasaitasun handiarekin bizi dute
2
Norberaren genitalen bizipen ezkorra ez da per se den zerbait.
Norberaren genitalen bizipen ezkorra buru-ekuazio honen ondorioa da: “Daukadana daukadalako, naizena izan ezin badut, orduan, daukadana ez dut eduki nahi, naizena izan ahal izateko”.3
Badirudi genitalekiko bizipen ona lotuta dagoela bere identitatea haurtzaroan edo oso gaztetan onartu izanarekin eta dituen genitalengatik bere identitatea ez ukatu izanarekin
4
Garrantzitsua da hitzak jartzea, beraien genitalak aipatzea, baikortasunez hitz egitea genital horiei buruz eta balioan ipintzea.
Beraien gorputza ederra dela jakinarazi behar diegu. Beraien gorputza zoragarria eta preziatua dela. Beraiek zoragarriak eta preziatuak direla.Zer behar dugu gurasook
1
Gure seme-alabek adierazi nahi digutena ulertu ahal izateko, are gehiago, entzun ahal izateko, ezagutza ezinbestekoa da
2
Gure seme eta alabak laguntzeko, familiok ere laguntza behar dugu
Horregatik, funtsezkoa izango da pertsonak eta zerbitzuak egotea, familientzat laguntza, informazioa, emozio-sostengua, laguntza sexologiko eta psikologikoa, etab. eskaintzeko.3
Jakitea “niri pasa zaidana ez zaidala niri bakarrik pasa”
Trantsitu hauek korapilatsuak eta oso gogorrak izaten dira askotan familientzat, eta “gertatzen zaidana ez zait niri bakarrik pasatzen” jakiteak asko arindu dezake errealitate berriaren bizipena.4
Lagunartean egiten ari garela sentitzea
Antzeko egoera bizi duten edo bizi izan duten pertsonekin (“ni pasatzen ari naizen berdina pasa izan duten pertsonak”, “ulertzen nauten pertsonak”) elkarbanatzeko aukera izatea, barrua husteko, negar egiteko, barre egiteko, etab. oso laguntza handia da. Hortik famili elkarteen garrantzia.5