Skip to main content

Gaizki egotetik ondo egotera

Beraien sexu-identitatea onartu zaienean, transexualitate egoeran dauden mutil eta neska hauek loratzen hasten dira eta gaizki egotetik ondo egoera pasatzen dira

Gaizki egotetik...

Norberaren sexu-identitatea ez aitortzeak eta ez onartzeak sufrimendua eta ondoeza sortzen ditu. Isiltasuna, bakardadea, nekea, tristura, amorrua, liskarra, lehia, zakarkeria, antsietatea, jokaera disruptiboa, arreta erakartzeko jokabideak etab.

Neska-mutil hauek guztiak ez dira zoritxarrekoak. Bakoitzaren gain egongo da haiengandik itxaroten denari egokitze maila, horrek sortzen dien ondoeza eta ondoez horren kudeaketa. Batzuek hobeto daramate beraien identitatearen ukazioa eta beste batzuek okerrago. Eta badaude gaizki eta sufrimenduarekin daramatenak baina ezkutatu eta disimulatu egiten dutenak.

...ondo egotera

Beraien identitatea onartzen zaienean, beti triste eta haserre zeudenak horrela egoteari uzten diote, ingurukoekin harremanetan jartzen ez zirenak berdinekin jolasean hasten dira, etengabe negarrez zeudenak irribarre egiten hasten dira, isiltasunean gorderik zeudenak hitz egiten hasten dira, makurtuta eta lurrera begira ibiltzen zirenak aurrera begira hasten dira, argazkietan atera nahi ez zutenak orain irrifartsu jartzen dira argazki-kameraren aurrean etab.

Familien testigantzak bat datoz irekiera eta zabaltze bat ikusten dutela esaterakoan, nola loratzen hasten diren haurrak. Batzuetan eztanda modura gertatzen da, poz handia adieraziz. Hortik dator adierazpena (psikiatrek modu patologitzailean erabiltzen dutena ironiaren lurraldera eramana): identitatea ukatzetik onartzera pasatzen direnean, neska-mutil hauek “genero disforiatik genero euforiara” pasatzen direla.

Norberaren gain konfidantza berreskuratzea

Hori bai, ez dugu ahaztu behar, trantsitoak ongizatea badakar ere, neska-mutil hauek seguruenik iraganean bizitako min guztia landu beharko dutela, sufrimendua, beldurrak eta tristura askatuz. Eragin zitzaien beraien izatearen ukazioa hankaz gora jarri eta beraien buruarengan konfidantza berreraiki beharko dute poliki-poliki.

“Ileapaindegitik atera zenean argazki bat atera nion. Lehenengo argazkia da non kamarari

aurrez aurre begira dagoen, derrigortu gabe, eta irribarra du aurpegian.”