Skip to main content

Nerabezaroan transexualitatea laguntzeko giltzarriak

Nola uler eta lagundu ditzakegu gure seme-alaba nerabeen transexualitatea

1. Nola ez didazu lehenago esan?

“Nola ez didazu lehenago esan?” galderaren aurrean, garrantzitsua da uler dezagun, agian, soilik informazioa lortu dutenean (internet, komunikabideak, eskolako sexu-heziketa etab.en bidez) hasi daitezkeela gertatzen zaiena antzeman eta hitzetan jartzen.

2. Gainera, kasurik gehienetan, aspaldi esan ziguten, baina ez genuen entzuten jakin.

3. Trantsitua nerabezaroan egiten denean, nahiz eta hobekuntzarako aldaketa handia izan, hobetze prozesua motelago gertatzen da.

4. Funtsean behar dutena da entzun ditzagula eta maite ditugula jakitea

Gure xerka guztia emango diegula jakitea eta, gure gaitasunen arabera, une bakoitzean ahalik eta hobekien lagunduko diegula.

5. Elkarrenganako eskuzabaltasuna adieraztea eta erakustea garrantzitsua izango da:

Alde batetik gure baldintzarik gabeko babesa, eta, bestetik, bere pazientzia gure zailtasunen aurrean, genero gramatikalarekin ez baitugu beti asmatuko eta egoera berrira egokitzea ere zaila egingo zaigulako.

6. Behar duten guztian laguntza eskaini

Informazioaren bilaketan, beste gazte transexualekin harremanetan jartzeko, familia zabalari jakinarazteko, eskolan adierazteko, izena aldatu baldin badu, tramiteekin laguntzeko, nerabezaroko gorputz aldaketetan eragiteko medikuek artatzea beharko balu, etab.

7. Nerabezaroko garapenak gaztetxo transexualengan ezinegona sortzen du gehienetan; dena den, kasu bakoitzaren araberakoa izango da sufrimenduaren agerpena eta maila

Gaur egun, osasun baliabideak badaude gonadek isuriko lituzketen hormonen jarioa blokeatzeko, horrela, desio ez diren sexu-ezaugarriak garatzea saihesteko; eta, halaber, norberaren gonadek isurtzen ez dituzten hormonak botiken bidez hartzeko, horrela, norberaren sexu-identitatearekin egokiago biziko dituzten sexu-ezaugarriak garatu ahal izateko.

8. Norberaren beharrek eta desioek baldintzatuko dute endokrinologia tratamenduak hartu edo ez

Batzuek hormonazioa hautatuko dute, eta hainbatek, nagusiago direnean, kirurgiaren bat egitea erabakiko dute; beste batzuek, agian, biak egingo dituzte; eta besteek ez dute horrelako ezer egingo. Aukera bat bera ez da besteak baino hobea. Aukera onena pertsona bakoitzak egindakoa da, bere beharren arabera.

9. Edonola ere, garrantzi handikoa izango da norberaren onarpena lantzea, betiere, norberaren berezitasunak eta ezaugarriak balioan jarrita.

10. Nerabezaroan erotika indartsu loratzen da

Norberaren gorputzaren eta plazeren bizipena, erakarpen, lige eta amodioak garrantzi handia izango dute nerabeen bizitzan.

11. Gaur egun, transexualitate egoeran dauden nerabeak hasi dira ulertzen bizi daitezkeela beraien genitalak eta gorpuzkerak “gorrotatu gabe”; eta ezaugarri horiek beste neska edo mutilei gustatzea ez dagoela gaizki.

12. Gazte hauentzat (gainerakoentzat bezala) desiatua izateak eragin handia du norberaren onarpenean eta norberaren gorputzarekiko maitasunean.

13. Garrantzitsua da sortuko zaizkien zailtasunak gainditzen joateko zenbait giltzarri ematea

Denborarekin lortuko den esperientzia pertsonalak lagunduko du erotikaren kudeaketa hobetzen, noski.