Anai-arrebak
Transexualitate egoeran dauden haurrentzat beraien anai-arrebak aliaturik onenak izan daitezke.
Anai-arrebak, daudenean, garrantzi itzela dute guzti honetan. Alde batetik, eskaini dezaketen babesagatik. Bestetik, beraiek ere laguntza beharko dutelako. Batzuetan, prozesu hauetan gurasoek trantsitua egiten ari diren alaba edo semea bakarrik ikusten dute eta, horrek, lan kontuak behar bezala ez zaintzea, etxeko lanak egin gabe uztea edo, neurri desberdinean, gainontzeko seme-alabak behar bezala ez zaintzea dakar.
Beharrezkoa izango da guzti horretaz jabetezea eta anai-arrebek adierazi ditzaketen beharrei erantzutea. Zaintzea. Behar dutelako eta, noski, gure ardura hori delako. Baina, gainera, oso garrantzitsua izango da ondo sentitu daitezen, agian, transexualitate egoeran dagoenearentzat bere anai-arrebak izan baitaitezke aliaturik onenak.
“Goiz batean ikastolara joateko prestatzen ari ginela, nire semeak bere arreba zuzendu zuen beste behin esanaz: ‘Ez naiz neska bat, mutila naiz’. Eta alabak galdetu zidan: ‘Ama, zer da neska ala mutila?!’ Biak begiratu nituen eta azkeneko aldiz galdetu nion: ‘Zu zer zara, neska ala mutila?’ ‘Ama, ni mutila naiz’. Alaba zaharrarengana zuzendu eta esan nion: ‘Mutila da’. Ahozgoran eta lehenengo aldiz. Bera pentsakor gelditu zen segundu batzuk eta, nire harridurarako, garrantzia kenduaz bezala: ‘Noski… ikusia zegoen, ez? Beti izan da mutila’ . Berak irribarre egin zuen, pozik eta harro, eta dantzan joan zen korridorean zehar.”
“Behin, nire alaba nagusiarekin hitz egiten ari nintzela, 7 urte besterik ez zituen, galdetu nion zer iruditzen zitzaion gertatzen ari zena, bere anaia mutila zela eta ez neska, esan ziguten bezala bulba zuela ikusitakoan. Ez zidan galdera bukatzen utzi. Besotik heldu eta esan zidan: ‘Ama, nik Denis maite dut, berdin zait neska edo mutila den. Denis beti Denis izango da eta nik Denis maite dut’. Negar asko egin nuen. Zazpi urte bakarrik izanda, nik eta inguruan izan ditudan heldu guztiak baino lehenago ulertu zuen. Ez dauka aurreiritzirik, ikastolako ikaskide guztiek ez duten bezala. Lau urterekin argi dute: beraien laguna da, gainontzekoa berdin da.”