Jakizu Euskal Autonomi Erkidegoan badela transexuliate-egoeran dauden haurrei arreta egiteko protokolo bat, eta haren 4. atalak Hezkuntzaren esparrua jorratzen du.
Ikastetxea harremanetan jarri behar da Berdindu Eskolak zerbitzuarekin, zeinak jarduteko protokolo (PDF) bat duen. Egokiena ikastetxearekin hitz egin eta protokoloaren berri ematea da. Hala ere ez badute aplikatzen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailera jo dezakezu, zure eskaria aintzat har dezaten, eta ikastetxean esku har dezaten.