Neska naiz hala dela badakidalako.
Eta nik bakarrik esan dezaket zer naizen, nor naizen.
Neska naiz hala dela badakidalako.
Eta nik bakarrik esan dezaket zer naizen, nor naizen.
Mutila naiz hala dela badakidalako.
Eta nik bakarrik esan dezaket zer naizen, nor naizen.
Neska bazara eta etxean mutila zarela pentsatzen badute…
Mutila bazara eta etxean neska zarela pentsatzen badute…
… oso garrantzitsua da zu nor zaren jakin dezaten. Esaiezu.
Zure amak eta zure aitak asko maite zaituzte eta zuretzat onena nahi dute. Ez izan zalantzarik.
Batzuetan gauza batzuk ulertzeko zailtasunak dituzte eta laguntza behar dute. Agian denbora gehiago behar dute ulertzeko, baina zu ondo maitatu ahal izango zaituzte, zein zaren benetan jakinda.
Sentitzen baduzu une honetan aitak eta amak ondo ezin zaituztela ulertu, agian, beti entzuten zaituen aitonak, edo asko maite zaituen izebak, agian, zure irakasleak edo konfiantza duzun beste pertsona heldu batek entzun ahal izango zaitu. Konta iezaiozu nor zaren eta nola sentitzen zaren.
Oso garrantzitsua da pertsona nagusi batek jakitea benetan zu nor zaren.
Ez ahaztu, zuk bakarrik jakin dezakezula nor zaren.
Eta ederra zarela, zaren bezala izanda.