Hurbileko beste errealitateak
Transexualitatetik hurbil egon daitezkeen beste errealitate batzuk daude, ezagutzea merezi dutenak eta ikusaraziak izatea behar dutenak
Kasu hauetan, jaio berritan beren sexua iragartzeko egiten den proba genitala balioko ez duenez, beste adierazle batzuk hartzen dira aurre suposizio hori egin ahal izateko; kromosometan oinarritu ohi direnak.
Orain arte, horrelako egoeretan, haurrak izango duen sexu-identitatearen suposizioaren arabera, medikuen ustez genitalak izan behar diren bezala egokitzeko, esku-hartze kirurgikoa egin izan da. Oso eztabaidagarriak diren praktikak, alegia.
Errealitate hau izendatzeko eta, orokorrean, sexuaren garapen fisiologikoa ezohikoa gertatu den pertsonen errealitatea izendatzeko, bai medikuntzatik eta aktibismotik, “intersexualitatea”, “intersexuala” edo “intersex” terminoak erabiltzen dira. Errealitate hau bizi duten pertsonen eskubideen alde borrokatzen duen aktibismoak termino hauek erabiltzea errespetatzen badugu ere, webgune honetan, “intersexualitate” terminoa erabiltzen dugu gizabanako guztiok bi sexuen ezaugarriak ditugula adierazteko; beraz, denak gara intersexualak.
Informazio gehiago:
Badaude haurrak zeinetan genitalek ez duten zakilaren eta bulbaren antzekotasunik. Beren sexu-identitatea, beste haurren kasuan bezala, ez dute beren genitalek definitzen.
Ez neska, ez mutil
Badago ere, ez neska eta ez mutil sentitzen denik. Beraz, ez bata eta ez bestearekin identifikatzen ez badira, ez dira ez bata eta ez bestea.
Halaber, besteek bezala ezaugarri maskulinoak eta ezaugarri femeninoak garatzen dituzten subjektu sexuatuak dira.
Ez neska eta ez mutil ez direnak, egonezina sentitzen dute besteek neska edo mutil bezala identifikatzen badituzte, eta ez dute sailkatuak izan nahi; haur horiek ez bezala, haur transexualek sailkatuak izan nahi dute, hori bai, modu egokian.
Aurkitzen dituzten zailtasun guztien artean, hizkuntzak berak ere, ez die beren burua izendatzeko aukera eskaintzen eta, “izenik ez duenak izanik ere duenez”, ez izatearen mehatxuari aurre egin behar izaten diote. Bide honetan, terminologia-proposamen desberdinak eskaintzen hasi dira. Gaztelaniaz, adibidez, “niñe” erabiltzen hasi dira, ez neska eta ez mutila sentitzen diren haurrentzat. Edo “e” erabiltzen duen genero gramatikal neutroa, “femeninoa” den “a” eta “maskulinoa” den “ o “ genero gramatikalaren ordez (adibidez: “elle”, “bonite”, “cansade” etab.)
Errealitate hau horrela izanik, bada sexuen eta identitateen izaera bera zalantzan jarri duenik ere. Baina ez neska eta ez mutil direnak egoteak, ez du esan nahi neskak eta mutilak existitzen ez direnik, edo existitu behar ez dutenik. Esan nahi du, badaudela neskak eta mutilak (gainera genital batzuk edo besteak eduki ditzaketenak) eta baita ere, ez neska eta ez mutil sentitzen ez diren haurrak ere (kasu honetan ere, genital batzuk edo besteak eduki ditzaketenak, noski).
Errealitate honen inguruko haurtzaro bizipenaz ezer gutxi dakigu eta denboran aurrera egitearekin, errealitate honen ezagutzan eta ulermenean ere aurrerapenak egiteko itxaropena dugu, horrela, haur hauei lagundu ahal izateko.
Genero inposaketetatik aldentzen diren portaerak
Badaude haurrak beren jokamoldeetan, apetetan, portaeretan, etab. erabat urruntzen direnak neska bat edo mutil bat nolakoa izan behar den ezartzen duten ohiko genero-espektatibetatik, inposaketa sozial eta kulturaletatik.
Panpinekin jolastea, makillatzea, printzesaz janztea, etab. gustuko duten mutilen kasuak, adibidez, eta, bestalde, gonak eramatea gustuko ez duten edo borroketara jolastea, futbolean aritzea edo ile motza eramatea nahiago duten nesken kasuak.
Haur hauek duten izateko moduagatik, beren portaerak zuzentzen saiatuko dira helduak, zigortuak izango dira, seinalatuak, alboratuak, etab. Mutil femeninoak neska maskulinoak baino askoz ere modu mingarriagoan zigortuko dira, gainera.
Batzuetan errealitate hau transexualitatearekin nahastu egiten da, baina ezinbestekoa da bi errealitate hauek bereiztea, bereziki beraien beharrak desberdinak direlako.
Zein da arrazoia, norbaiti, neska edo mutila izateagatik, galtzak edo gona jazten eta panpinetara edo baloiarekin jolasten ez uzteko? Behingoz genero inposaketak deuseztuko bagenitu!!! Horrela, neska bat futbolean arituko balitz edo ilea moztuko balu edo zuhaitzetara igoko balitz, aukera bat gehiago bezala barneratuta izango genuke, edo mutil bat printzesetan arituko balitz edo mototsak egingo balitu edo kuleroak eramango balitu, inongo eragozpenik gabe egin ahal izatea. Zigortua edo seinalatua ez izateaz gain, askoren artean aukera bat baino ez izatea, hori behar luke izan. Den bezalakoa izaten uzteaz gain, baloratua izatea eta garatzeko aukera ematea.
Neskak eta mutilak genero inposaketekin itotzeari utziko bagenio, hazkuntza lasaiagoak eta zoriontsuagoak izateaz gain, aniztasunerako aukera askoz ere handiagoa izango lituzkete, sormenaren garapenari eta giza-potentzialaren biderkatzeari leku handiago eskainiz.