Nerabezaroa haurtzaroa eta helduaroaren artean dagoen trantsizio aldia da non bigarren mailako sexu-ezaugarriak garatzen diren, lehen mailako sexu-ezaugarri batzuk tamainaz eta bolumenaz aldatzen diren (genitalak eta gonadak) eta ugaltze gaitasuna lortzen den.
Nerabezaroa faktore neuroendokrino eta hormonalengatik erregulatutako heltze-aldaketen sekuentzia batekin hasten da, kontrol genetiko eta giroaren eraginpean jarduten dutenak (kokapen geografikoa, argira esposizioa, osasun orokorra, elikadura, gorputz jarduera eta faktore psikologikoak). Ardatz hipotalamo-hipofisi-gonadala erreaktibatzen denean hasten da. Ardatz honek jaio aurreko aro goiztiarrean aktibitatea erakusten badu ere, ez du jarduerarik izango edoskitze bukaeratik nerabezaroaren hasieraraino.