Gure estatutuetan jasota dagoen bezala, Naizen elkartearen helburuak hauek dira:
Naizen Elkartea
Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarte bat da.
Helburuak
1
Haur eta gazte transexualen familiei transexualitatearen inguruko laguntza eta heziketa.
2
Haur eta gazte transexualen eta haien familien errealitatea ezagutzera ematea, beraien eskubideen eta aldarrikapenen zabalkundea egitea eremu desberdinetan. Batez ere, haur eta gazte transexualentzat garrantzitsuak diren eremuetan: heziketan, osasun arloan, arlo sozialean, kulturalean eta kiroletakoan, baita arlo juridikoan eta komunikabideetan ere. Horrela, transexualitatearen despatologizazioa eta aniztasunean oinarritutako onarpena lortzeko bideak jarriz.
3
Hezkuntzan eta haur eta gazte transexualekin esku hartzen duten profesionalentzako informazioaren transmisioa eta trebakuntza. Halaber, adin txikiko transexualen inguruko ikerketetan eta ikasketetan parte hartzea.
4
Adin txikiko transexualen eskubideen eta interesen defentsa eremu guztietan, nola administrazioan zein justizian, eta, horrekin batera, adin txikiko transexualen onerako egokiak diren legezko erreformen sustapenean eragile izatea.
Zer egiten dugu
Gure zereginen artean honako hauek daude
‘Naizen’ gure izena eta irudia
‘Naizen’ izenak “nor naizen ni” adierazi nahi du (naiz+en[erlatiboa]); hitzekin poesia bidez jolastuz, ‘ni neu naizen gehiena’(naiz+en[superlatiboa]) esanahia ere badu; gainera, beste irakurketa bat ere badu: ‘ni naizena’ orainaldian lehen pertsonan (naiz), eta ez besteek hirugarren pertsonan lehen ulertzen zutena (zen) …
Eta gure izenaren erdigunean (n+aize+n) askatasun haizea (aize), ‘h’ galdu duena, haizeak berak eraman izan balu bezala.
Gure logoak adierazten duena, aldiz, zera da: hizki arrosa eta urdinen artean koloreen continuum bat dagoela: norbera kolore desberdin batekoa. Edo, gehiago sakonduz, kolore horiek guztiak gu denok dauzkagu gure barnean, bakoitzak neurri eta proportzio desberdinean.
Eta ‘i’ hizkiak duen puntuak, poztasun, askatasun eta zoriontasun eztandarekin du zerikusia; hain zuzen, garena izan gaitezkeenean horrela loratzen gara, zoriontasun eztanda agertuz. Gutako bakoitza lore zoragarri bat gara, kolore desberdinetako lore-hostoz osatua. Eta, aldi berean, gutako bakoitza gara lore-hosto bat, familia, lagunartea, etab. osatzen dutenen gainerako lore-hostoen artean. Gehiago esan daiteke: lore-hosto bakoitzak familia bat ordezkatzen du, bere kolore-tonalitate bereziarekin, Naizen osatzen dugun famili-aniztasunaren baitan.
Beste elkarte batzuk
Euskal Herriko elkarte lagunak
Transkolore (Nafarroa)
Nafarroako trans pertsonen elkartea
Errespetuz (Euskadi)
Euskadiko pertsona transexualen defentsa eta integraziorako elkartea
Gehitu (Euskadi)
Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartea
Bizipoza (Euskadi)
Gizarte inklusiboa sustatzeko erakundea
Adin txikiko transexualen familiekin lan egiten duten elkarteak
Eskertza
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, Naizen elkarteko familiarteko izan gabe, lan desberdinetarako beraien denbora eta lana eskuzabaltasun handiarekin eskaini digutenei:
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, Naizen elkarteko familiarteko izan gabe, lan desberdinetarako beraien denbora eta lana eskuzabaltasun handiarekin eskaini digutenei:
Arista komunikazio eta publizitate agentziari, gure logo berriaren diseinua oparitzeagatik; sortze prozesuaren komunikazio beharretarako eman diguten aholkularitzagatik; webgunearen diseinu eta garapenagatik, ‘Naizen’ spot-aren diseinu eta aholkularitzagatik eta 2019ko urtarrilaren 26an egin den ‘Naizen’ elkartearen aurkezpen ekitaldiaren diseinu eta aholkularitzagatik. Eskerrik asko Enrique, Juana, Leire, Iker, Mikel, Katy, Amaia eta parte hartu duten guztiei.
‘Naizen’ spot-a egia bihurtu dutenei:
- Baleuko ekoiztetxeari, ‘Naizen’ spot-aren errealizazioa oparitzeagatik. Eskerrik asko Karmelo eta Idurre.
- Digitalak ekoiztetxeari ,‘Naizen’ spot-a egiteko platoa uzteagatik. Eskerrik asko Josu, Martín, Txarli eta beste guztiei.
- Irusoin ekoiztetxeari, off ahotsa eta audioaren postprodukzioa oparitzeagatik. Eskerrik asko Nerea eta Iker.
- Iban González, zuzendaria; Kalo Berridi, argazki zuzendaria; Ramón Larrabaster, kamara; Iratxe Artaza, makillatzailea.
- Itziar Ituño, Alex Sardui, Patricia Gaztañaga, Edurne Pasaban, Zuriñe Hidalgo, Pedro Miguel Etxenike, Aritz Aduriz, Miguel Indurain eta Karlos Argiñano, gure familiekin batera parte hartu dutelako spot-a egiten.
Argazkiak egiten jardun duten argazkilari profesional guztiei, argazkien erabilera eskubidea utzi digutelako, webgunean eta gure elkartearen zabalpenean erabili ditzagun: Asier Bastida, Sergio Nievas, Itziar Villar, Aitor Antón, Aitor Izaguirre eta Yara Vergara García.
Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena, bertsolari eta poetari, gure izen berria oparitzeagatik eta gure elkartearen historia jasotzen duen bideoaren testua osatzeagatik.
Estibalitz Urresola Solaguren zinegileari, gure elkartearen historia jasotzen duen bideoa egiteagatik.
Fredi Paia Ruiz eta Jon Maia, Porrotx, Go!azen-eko jendea, Kai Etxaniz eta bere banda, África Baeta eta Xabier Madariaga kazetariak, elkartearen aurkezpen-ekitaldian parte hartzeagatik (Donostiako Antzoki Zaharrean 2019ko urtarrilaren 26an).
Joserra Landarroitajauregi eta Aitzole Araneta Zinkunegi, sexologian profesionalak, webgune honen edukiak osatzen parte hartu dutelako.
Webgunearen eta bestelako itzulpenetan lagundu digutenei: Joseba Urzelai Uranga, Joxean Amondarain Iturrioz, Garbiñe Loiarte Txintxurreta, Mario Unamuno Plazaola , Aintzane Ossa Alberdi, Leire Elizagarai Rodriguez, Erlantz Ibarguengoitia Valle, Eneko Olazabal Arruabarrena, Laura Besga Expósito, Tasio Gorrotxategi Murua, Bertol Arrieta, Xabi Paya Ruiz eta beste guztiei.
Arraitz Koch Elizegi eta Nagore Koch Elizegi diseinatzaileei, elkartearen hainbat materialen diseinu grafikoagatik (eskuorri, material didaktikoa etab.).
Mattin Martiarena Otxotorena marrazkilariari, “Neskak eta Mutilak. Identitatea eta gorputza” material didaktikoan egindako ilustrazioengatik.
Kepa de Orberi, “Badaude neskak zakila dutenak eta mutilak bulba dutenak” gure kanpainaren ilustrazioagatik.
Silvia Pedraza eta Yolanda Cosgayari, “Zakila duten neskak. Bulba duten mutilak. Aniztasunaren adierazpen bat gehiago” ikus-entzunezko material didaktikoaren muntaketa lanagatik.
Gure familiak laguntzen diharduten sexologoei: Joserra Landarroitajauregi, Aitzole Araneta, Ares Piñeiro, Iñaki Goñi, Ana Ramirez de Ocariz, Elena Jimenez, Erika Salvatierra, Igor Nabarro, Sandra García… Eta hitzaldi, formakuntza saio eta tailerrak ematen ere jarduten dira leku desberdinetan gure elkartearekin lankidetzan.
Sarai Montes, Pili Mikeo, Dani Martiarena eta Ana Ibáñezi, gure Topaketetan beraien tailerrak eskaintzeagatik.
Nagore Koch, Zaloa Gorroño, Jon Ken Mizutani, Ane Lorenzo, Sergio Ilardia eta Vanessa Hurtadori, elkartearen Topaketetan gure txikien ardura hartzeagatik.
Oneka Tiradori gure dendako argazkiengatik.
Eta mila esker aipatu ez ditugun beste guzti horiei, eskua luzatu digutelako, laguntza eskaini digutelako zeregin desberdinetan. Guzti horien ekarpenik gabe ezin izango genuen hain denbora gutxian hainbeste aurreratu, mundu ederrago eta bidezkoago bat lortzeko bidean, gure seme-alabentzat ezezik, guzti-guztiontzat. Mila esker guztioi.