Skip to main content
Nota

Haur transexual bati eraso egin diote Iruñerrian

By 11 February, 2021No Comments

Gure elkarteko haur batek, M. S. inizialak dituenak, eraso fisiko bat jasan zuen otsailaren 7an, igandea, Iruñerriko parke batean zegoenean bere lagunekin. Lau adingabek lurrera bota zuten eta ostikadak eman zizkioten, bere izaeragatik iraintzen zuten bitartean, lekuko batek erasoa geldiarazi zuen arte. Familiak, lesioen parte bat eskatzeko ospitalera joan ostean, salaketa bat jarri zuen Foruzaingoaren aurrean, lesio-delituagatik eta gorroto-delituagatik.

Erasoaren ondorioz, haurrak kalera irteteko eta erasotzaileekin topo egiteko beldurra du. Elkartetik, edozein pertsonari egindako eraso oro gaitzesten dugu, baina jakin badakigu gure seme-alabek herritarrek oro har baino sarriago jasaten dituztela bidegabekeria horiek, eurak direnak izateagatik.

Familiak, elkartearen babesarekin, horren berri eman nahi izan du, pertsona transexualen aurkako gorroto-mezuek benetan eragiten dituzten ondorioak agerian uzteko. Gure seme-alabak ukatzen dituzten argumentario horiek hegoak eta legitimazioa ematen diete pertsona transexualak zuzenbide subjektuak ez direla uste dutenei.

Adingabearen intimitatea babesteko, ez dugu datu zehatzagorik emango.