Skip to main content
Asociación

Abestia eta bideoklipa estreinatuko ditugu!

By 20 January, 2021January 22nd, 2021No Comments

Naizen - Yo se quien soy

Urtarrilak 24etan abesti eta bideoklip zoragarriak estrenatuko ditugu!!

#naizenanaiz #yoséquiénsoy

Duela pare bat urte, Naizenetik Kai Etxaniz konpositore, kantari, eta lagunari abesti bat egiteko proposatu genion: aniztasunari egindako kantu bat, gure familien bizipenaren soinu-banda bihurtuko zen melodia. Kaik bere barruko umeari konposatzen utzi zion eta magia abesti bihurtu zen. Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta hitzen aztiak udaberria loratzen duen euskara batez koloreztatu zuen kanta eta Josune Arakistainek (Huntza) bere ahotsa oparitu zigun. Guzti horri Riki Rivera, Luis del Toro eta María Antúnez bezalako artistak batu zitzaizkien, eta, horrela, abestiak hegan egiten ikasi zuen, hegorik gabe, eta begiratzen dionaren begietan bere burua ikusten duenaren poz osoarekin.

Amesten jarrita, abesti eder honetarako bideoklip batekin ere amets egin nahi izan genuen. Luz Tatok eta Ander Shinovak (GatoBala Films), Naizen elkarteko haur batzuekin (eta super-aitatxo batekin) batera, amets hau gauzatu dute, bideoklip zoragarria sortuz. Neska-mutil horiek, izan daitezkeenean, askatzen duten indar, kolore eta argi guztia transmititzen duen bideoklipa.

Ikus-entzunezko proiektua, gainera, Luis Azanza zinemagileak egindako making of-arekin osatzen da.

Urtarrilaren 24an, eguerdiko 12:00etan, abestia, bideoklipa eta making of-a estreinatuko dugu Youtuben, Spotifyn eta gainerako plataforma digitaletan. Ordu berean, Bilboko Sala BBK aretoan proiektua aurkeztuko dugu, Naizenen familiak, artistak eta agintariak bertan izango direlarik.

Badakizu. Urtarrilaren 24an, 12:00etan, gurekin batera, atseginagoa, ederragoa eta kolore guztientzako lekua izango duen mundua amestu eta eraiki!!

«NAIZEN/ YO SÉ QUIÉN SOY»

Letra:
(Kai Etxaniz / Ekaitz Goikoetxea)

Mírame queriendo verme
y me verás latiendo fuerte.

Kolore, lore, lora,
uda berrituko da…
(Colores y flores, ya florece,
ya llega la primavera… )

Junto a ti soy invencible
y si me dejas ser
¡yo sé caerme de pie!

Yo no tengo miedo.
Sé que estás conmigo.
Soy capaz,
sé soplar, sé bailar
como el viento
que sin alas ni pies
sabe cómo correr
y volar
mientras grita mi nombre
porque yo
sé quién soy.

Soy quien siempre he sido
y tú
ya te has dado cuenta al fin.

Junto a ti soy invencible
y si me dejas ser
¡yo sé caerme de pie!

Eskuari esku,
hel zaidazu estu,
bideak,nireak, libreak,
mugarik ez du.
(Cógeme la mano,
sujétame bien,
el camino, el mío, es libre,
no tiene frontera)

Haizearen pare,
askatasun sare,
begiradetan islatu nahi zen,
zein ederra naizen.
(Igual que el viento,
red de libertad,
quería que las miradas reflejasen,
la belleza de mi ser)

Bideokliparen trailerra

Making of trailerra:

 

Musikagilea, musikaria, kantaria eta ekoizlea.

Kanta arrakastatsuen egilea: Malú-ren No voy a cambiar, Deshazte de mí eta Encadenada a ti (Barei eta Ruben Villanuevarekin batera idatzia); Ana Torrojaren Sonrisa; Aitanaren Con la miel en los labios, edo Sergio Dalmaren azken singleak, Donna eta El diablo dentro, Kai eta beste egile batzuen artean idatziak.

Orain bere onena oparitu dio Naizeni. Abesti bat egiteko gure proposamenari, zalantzarik gabe, baietz esan zion. Bere barruko umeari konposatzen utzi zion, eta magia kantu bihurtu zen.

Egitasmo honen ‘alma mater’-a zian da.: kantaren musika konposatu eta gaztelaniazko letra idazteaz gain, ikus-entzunezko proiektu eder hau ekoitzi eta zuzendu du.

www.etxanizmusica.com

 

Bertsolaria eta hitzen magoa. Hainbat sarietako irabazlea (Orixe Saria, Basarri Saria, Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa, Iparragirre Saria, Zapirain Anaiak Saria, Oihenart Aforismo Lehiaketa, Ondarroako nanoipuin lehiaketa). Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista. Hainbat musika talderen abestietarako letren idazlea (Koldo eta Arantxa Iparragirre, Huntza taldea, Ene Kantak…). Trans-Formatzen dokumentalaren zuzendari eta ekoizlea eta Mahaitasunez/Mésame proiektuaren sortzailea.

Naizen elkarteari Naizen izen berria oparitu zion. Eta orain ‘Naizen / Yo sé quién soy’ kantarako euskarazko hitzak sortu ditu eta udaberria loratu…

 

Konpositorea, gitarrista, moldatzailea eta ekoizlea.

Besteak beste ondoko artista eta enpresentazt lan egin du: Ana Belén, Malú, Pablo Alborán, India Martinez, Fernando Velazquez, Niña Pastori, Alvaro Soler, Pasión Vega, Telecinco cinema, Atresmedia, SonyMusicSpain, UniversalMusic, WarnerMusicSpain eta SonyATV.

Eta orain Naizenentzat…

www.rikirivera.com

Kantaria eta trikitilaria. 2013 eta 2014ko Euskal Herriko Trikitilari

Gazteen txapelketetako irabazlea. Huntza taldeko kidea. Huntza taldearen ‘Aldapan Gora’ kanta arrakastatsuaren bideoklipa Youtubeko euskarazko bideoklip ikusiena bilakatu zen (gaur egun 12 milioi ikustaldi).

‘Naizen / Yo sé quién soy’ kantarako ahotsa, trikia eta bere maitasuna jari ditu. 💞

www.huntza.eus

 

Soinu ingeniaria.

Artista hauekin grabatu, nahastu edo masterizatu du: Albert Hammond, Ana Belén, Bebe, Benito Cabrera, Chucho Valdés, Casa Rusa, Cómplices, Carlos JeanDavid Summer, Diego el Cigala, Dúo Dinámico, Emilio Aragón, Extremoduro, Javier Alvarez, Joaquín Sabina, Juan Luis Guerra, Ismael Serrano, Luis Cobos, Macaco, Marlango, Mª Dolores Pradera, Miguel Ríos, Mine Kawakami, Nacho Cano, Melendi, Mónica Naranjo, Mediaset, Raphael, Raimundo Amador, Sergio Dalma, Tamara, Televisión de Japón NHK, Tontxu, TVE, Victor Manuel, Vetusta Morla…

Eta orain, Naizen Elkartearen abestirako egin du lan..

www.luisdeltoro.com

 

GatoBala Films ekoiztetxea osatzen dute.

Bideoklipak egin dituzte Marea, Kaótico, Kai Etxaniz, Bocanada, Shinova eta beste hainbat talderentzat.

Bideo lyric-ak, publizitate-iragarkiak, aftermovieak eta mota guztietako ikus-entzunezko pieza berritzaileak ere egiten dituzte.

Naizen Elkartearen abestirako sortu duten bideoklipean… magia egin dute transmititzen duten argiarekin, kolorearekin eta emozioarekin.

www.gatobalafilms.wixsite.com/gatobalafilms

Ikus-entzunezko errealizadorea.

Iratxe Arangurenekin batera, hainbat dokumental egin ditu: “Atrévete/Ausartu zaitez”; “Lantz. Inauteriaren garaitza, epaiketa eta heriotza “, Lekeitioko Euskal Zine Bileran hautatua izan zena; San Fermin, hiru zatitan. Orain “Cinco noches en verano” filmaren postprodukzioan murgilduta dago, suizidioaren inguruko dokumental bikainean.

Bera da ‘Naizen/Yo sé quién soy’ proiektuko making of-aren arduraduna eta ohi duen bezala, bere ezaugarriak diren sentsibilitate eta profesionaltasun handia erakutsi ditu.