Skip to main content
AsociaciónElkartea

Naizen Elkarteak bere aurkezpena egin du Nafarroako Parlamentuan

By 30 September, 2020No Comments

Naizen, adingabeen transexualen familien elkarteko ordezkariek Nafarroako Parlamentuan elkartearen aurkezpena egin dugu gaur irailaren 30ean 19.00etan. Saio honetan Naizeneko kide den Aingeru Mayorrek idatzitako liburu berria, “Transitos, comprender la transexualidad infantil y juvenil a traves de los relatos de madres y padres”, aurkeztu dugu. Halaber, azken bost urtetako ibilbidearen errepasoa egin dugu, eta bidelagun izan ditugun eta elkartearentzat oso garrantzitsuak izan diren pertsona esanguratsuei, esker ona eskaini diegu Naizenen orratza emanez. Pertsona hauek hurrengoak dira:

  • Ainhoa Aznarez eta Unai Hualde. Azkenengo bi Parlementuetan presidente izandakoak.
  • Luis Gabilondo. Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari ohia.

  • Iñaki Goñi. Sexologoa eta Naizeneko bidelaguna.

  • Ekaitz Goikoetxea. Bertsolaria eta Naizeneko bidelaguna.

  • Mikele Grande. Emakume transexuala, Naizeneko kidea eta familia askorentzat erreferente.

  • Kai Etxaniz. Egilea, trans aktibista eta Naizenen lagun ona.

Informazio gehiago hemen

Esteka honetan, Euskalerria Irratiak egindako elkarrizketa entzun dezakezue.