Skip to main content
Baliabideak

“Tránsitos. Comprender la transexualidad infantil y juvenil a través de los relatos de madres y padres” liburua argitaratu berri da.

By 13 September, 2020No Comments

Egilea: Aingeru Mayor

Argitaratu berri da “Transitos. Comprender la transexualidad infantil y juvenil a través de los relatos de madres y padres” liburua.
Liburu honek benetako 25 istorio biltzen ditu, haur eta gazteen gurasoek kontatuak, eta haien sexu-identitatea ez dator bat jaiotzean uste izan zutenarekin. Haien kontakizunek beren etxeetan bizi izandakoa ezagutzeko aukera ematen digute; beren begien bidez ikusteko aukera; beren bihotzekin batera taupadak sentitzeko aukera.

Egileak, gainera, kontakizun horien azterketa eta haur eta gazteen transexualitatearen ezagutza egituratua eraikitzen joateko hausnarketa eta ondorio batzuk eskaintzen dizkigu.

Liburu hau irakurtzea oso interesgarria izango da bai gurasoentzat, bai errealitate hori ulertu nahi duten profesionalentzat.
Era berean, irakurketa erakargarria da emozioz eta sentimenduz beteriko kontakizun-bilduma batean murgildu nahi duenarentzat; irrika eta itxaropenez, beldur, ukazio eta sufrimenduaz, ausardiaz eta indarraz, isuritako malko ugariz, saminezko, amorruzko eta tristurazko malkoez eta baita pozezko eta itxaropenezko malkoez ere hitz egiten digute istorioak, beren genero-inposizioekin itotzen saiatzen den gizarteaz; zeinen gogorra den ikusia izan gabe haztea; onarpenaz, elkartasunaz, maitasunaz… eta baldintzarik gabeko maitasunaz ere bai.

Istorioeok, batez ere, neska eta mutil horiek diren bezelakoak izateko egin behar duten borrokaz hitz egiten digute.

Argitaletxea: Bellaterra argitaletxea. 2020
ISBN 13:978 84 7290 996 0
14 x 22. Rústica. 336 or.

Salneurria: 18.00 €
[Liburu honen egile-eskubideen ondoriozko onura ekonomikoak “Naizen, adingabe transexualen familien elkartera” bideratuko dira oso-osorik]