2019ko urtarrilaren 26an ospatutako Naizen Elkartearen sorrera ekitaldian estreinatu zen “Nor naiz ni?” spotak jaso du Premio Diversa Social 2019. Diversa Sariek “dibertsitatea balio integratzaile eta gizarte eraikitzaile gisa sustatu eta bultzatzen duten enpresa, pertsona eta erakundeak” saritzen dituzte. Sari honekin, Diversidad Global y Transexualia antolakuntzako kideek, Naizen Elkarteak bere sorrreraren aurkezpenerako eta Elkartea bera ezagutzera emateko egin zuen kontzientziazio eta zabalpen kanpaina saritu nahi dute.
Sariak 2019ko ekainaren 8an banatu ziren Madrilgo Cibeles Jauregiko Kristal-Galerian eta Bea Sever-ek jaso zuen saria Naizen Elkarteko famili guztien izenean. Esker hitzak izan zituen spota egiteko laguntza eman ziguten enpresa eta pertsona guztientzat.
Bea Sever-ek saria jaso zuen momentua ikusi daiteke lotura honetan