Skip to main content
AsociaciónElkartea

Naizenek jaso du Sabino Arana Fundazioaren saria

By 29 January, 2020February 5th, 2020No Comments

Premio Sabino Arana

Sabino Arana Fundazioak, 2020ko urtarrilaren 26an, bere sariaren XXXI. edizioa ospatu du, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen ekitaldian, eta, bertan izan dira, besteak beste, Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea, Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko presidentea; Andoni Ortuzar, EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea; Unai Rementeria eta Ramiro Gonzalez, Bizkaia eta Arabako diputatu nagusiak eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, Pedro Elosegi eta Ana Otadui.

Aurtengo Sabino Arana Fundazioaren sarietan Naizen elkartearekin batera erakunde, talde eta pertsona hauek ere saritu dira: Saski Baskonia saskibaloi kluba, Ternua Group euskal enpresa-taldea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Gilles Simeoni, Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidentea .

Naizen elkarteari dagokionez, Sabino Arana Fundazioak aitortu eta saritu nahi izan gaitu aniztasun sexual inklusiboarekin dugun konpromisoagatik eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen eta beraien familien errealitatea ikusgai egiteagatik eta beraien eskubideen aldarrikapena ezagutzera emateagatik.

Bea Severrek jaso du saria eta eskertza hitzaldian azpimarratu du gure borroka gizarte osoaren alde dela, ez bakarrik gure seme-alaben alde. Aniztasuna balore duen gizarte betek, gutako bakoitza garen bezala izateko libreago izateko aukera ematen baitigu; beldurrik gabe azaldu dezakegulako garen hori, bereizten gaituen hori; horrela, pertsona zoriontsuagoak eta, bide batez, gizarte aberatsagoa izango baitugu. Era berean, errealitate horren inguruan ezjakintasuna desagerrarazteko beharra azpimarratu du.

Hitzaldiaren testu osoa:

Egun on jaun andreak, erakundeetako ordezkariak, Naizeneko familia…

Eskerrik asko Sabino Arana Fundazioko bazkide eta patronatuko kideei Naizen sari honetarako aukeratzeagatik. Es un honor compartir esta distinción con cuatro nombres de tan alto nivel. Gizartearen zerbitzuan egindako lanagatik nabarmendu gaituzte eta horrek bereziki pozten gaitu, izan ere, beti azaltzen dugunez, gure borroka ez da soilik gure seme alaben alde, gure lana gizarte guztiaren aldekoa da. Aniztasuna balore bezala ulertzen duen gizarte batean, gutariko bakoitza askeagoa izango da benetan den bezalakoa izateko, barrutik sentitzen duena beldur barik adierazteko, eta bere berezitasunak harro bizitzeko. Eta horren emaitza horixe da, gizabanako zoriontsuagoak bai, baina baita gizarte aberatsagoa ere.

Hoy es un día especial porque celebramos también el primer año como Naizen. Nuestro viaje comenzó antes, como Chrysallis Euskal Herria, hace casi 5 años, cuando nadie sabía nada sobre transexualidad en menores. El desconocimiento era enorme. Tuvimos que superar muchísimos obstáculos y lo hicimos apoyándonos entre las familias. En la medida que nos hacíamos visibles íbamos creciendo en número. Hoy somos ya alrededor de 150 familias. Desde las marquesinas, gritamos al mundo que hay familias con pene y niños con vulva. Y mucha gente se alegró de saberlo. También hubo a quien no le gustó. Pero no hay nada que pueda parar a quienes luchan por la felicidad de sus hijos e hijas, y no desistimos. Desgraciadamente, Ekai se nos quedó por el camino. Y gran parte de la sociedad se unió a nuestra lucha, incluyendo instituciones y medios de comunicación. Gracias a eso hemos podido hacer llegar nuestra voz a todos los rincones y dar a conocer la realidad de nuestras hijas e hijos. Mila esker.

Egoera oso bestelakoa da egun. Euskal Herrian handiak izan dira lorpenak. Euskal gizarteak elkarbizitzaren aldeko jarrera adierazti du eta gai honetan eredua gara. Pero nuestro principal enemigo continúa siendo el desconocimiento. Es la ignorancia la que está detrás de los casos de bullying, la culpable de que en algunas familias continúen sin escuchar a sus hijos e hijas. Como consecuencia de este desconocimiento persisten las miradas patologizantes en los servicios de salud, a pesar de que en 2019, por fin, la Organización Mundial de la Salud retiró la transexualidad de la lista de enfermedades mentales. Esto hace que la vida de nuestras hijas e hijos sea, en ocasiones, más difícil que la del resto. Eta ezezagutza horrekin amaitzeko lanean ari gara, formazioak eta hitzaldiak eskainiz, familia berriak babestuz, erakundeekin legeak negoziatuz, komunikabideetan aurpegia emanez…

Hemen dituzue Ian, Naroa eta Izar, beste haur eta gazte askoren izenean saria jasotzen, aurpegia ematen eta harro. Hoy especialmente para Axel, Keiran y quienes lo están pasando mal, como canta Kai Etxaniz, gran amigo de Naizen, hombre transexual y cantante: “El que aguanta, gana”. Y estamos ganando. Eskerrik asko.

Premios Sabino Arana

Ekitaldi osoa