Joan den 2019ko abenduaren 16an ospatu zen Bihotza sarien XIII. edizioa eta bertan jaso genuen aniztasunari eta inklusioari emandako Euskadi Bihotza saria.
Bihotza Sariak BilbaoHistoriko Elkarteak antolatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa ditu. Aldi berean, Kazetari Euskaldunen Elkartearen eta Elkargoaren zein hainbat komunikabideen parte hartzearekin antolatzen dira Bihotza sariak.
Naizen Elkartearekin batera saritu ziren Aspanovas Elkartea eta ‘La Cuadri del Hospi’, Bihotza Gizarte Engaiamendua sariarekin; Bihotza Bizkaia sariarekin, Futubide; Bihotza Kultur Ibilbidea sariarekin, Kepa Junkera; Bidaideak Bilbao BSR-k jaso du Bihotza Kirola saia; Bihotza Kultura sariarekin, Zinemakumeak Gara; AECC Bizkaiako bolondresak Bihotza Parte-Hartzea saria jaso du; Onda Vasca eta Nunca Serás Tan Joven-ek Bihotza Komunikazioa saria; Bihotza Giza-Ibilbidea Iñigo Pombok jaso du.
Sarien emate-ekitaldia Bilboko Erreprodukzioen Museoan egin zen. Bertan izan ziren Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Marcos Muro, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gazteri saileko kontseilaria; Maite Iturrate, Administrazio eta Sustapen Sozialeko Zuzendari orokorra eta |Asier Alustiza, Gizarte-Ekintzako Diputatua.
Bea Sever izan da Naizen ordezkatuz, Elkarteari eman zaion saria jaso duena. Hemen bere hitzaldia:
Eskerrik asko BilbaoHistoriko eta komunikabideak gure bihotzagatik emandako sari honegatik. Naizen elkarteak Inklusio eta Aniztasun Saria merezi duela erabaki duzue besteen alde bihotza jartzen dugulako eta oso eskertuta gaude, izan ere, hasiera-hasieratik 2015ean Chrysallis Euskal Herria bezala jaio ginenetik, alegia, gure bihotza jarri dugu gure seme-alaben alde. Baina ez euren alde bakarrik, gure helburua aniztasuna balore bezala bizi duen mundu bat eraikitzen laguntzea da. Horrela, ez bakarrik gure seme-alabek, baizik eta gutariko bakoitza askeagoa izango da benetan den bezalakoa izateko.
Ninguna de las familias que componemos Naizen eligió estar en esta aventura. Nuestras hijas e hijos no decidieron ser lo que simplemente son; no pueden no serlo. Y por ellas y ellos lo que sí elegimos fue luchar. Elegimos no permitir que tuvieran menos derechos, porque estos derechos no son una alternativa, sino una cuestión de vida o muerte. Elegimos hacer una revolución, cambiar la historia, y que por primera vez las personas transexuales pudieran ser quienes son desde su infancia y acabar así con estigmas, con historias de bullying, de fracaso escolar, de depresión, marginalidad e intentos de suicidio. Elegimos hacer la revolución del amor, el amor de las familias y de todas y todos los que os habéis sumado a nuestra causa, una revolución con la que nadie, ningún autobús ni ningún discurso de odio van a poder. Y desde el amor, bihotzetik, vamos a por un futuro donde las familias de niñas y niños transexuales no lleguen con miedo y entre lágrimas, sino que se encuentren en su camino aceptación, igualdad y amor.
Hemos avanzado muchísimo, pero aún nos encontramos con retos. Por mencionar alguno reciente, esa profesora que obligaba a un chico a firmar con su nombre anterior provocándole ataques de ansiedad, la psiquiatra que se niega a dar a una chica las hormonas que precisa porque afirma que cuando le mira no ve una mujer, el padre que ha rapado la cabeza a su hija en su obcecación de que es un niño, por encima de las lágrimas de la pequeña y de la propia madre; esos abuelos que han preferido cortar la relación con su hija antes que asumir que tienen una nieta.
Baina gauza onak ere bizi izan ditugu. Familia asko bildu dira gurera. Dagoeneko 150 inguru gara. Horrek esan nahi du 150 haur eta gazte gehiago benetan direna izaten ari direla gaur. Oraindik ere aukera hori ez dutenentzat bidea egiten jarraituko dugu. Eskerrik asko maitasunaren iraultza honetan gure ondoan izateagatik. Eskerrik asko, bihotzetik.
Bihotza sariaz gain, Donostiako Udalaren Meritu Herritarraren Domina eta Sabino Arana Fundazioaren saria eman dizkigute.
Urte honetan, Donostiako Udalak| erabaki du hiriaren bost Meritu Herritarrerako Domina ematea, hiru erakunde eta bi pertsonei. Denek ahulenekiko erakutsitako konpromisoagatik eta bere ahaleginagatik nabarmentzen direnak izanik, gizarte bidezkoagoa, ireki eta hobea lortzeko lanean dihardute. Naizen Elkartea haurren eta gazteen transexualitateari ikusgarritasuna eman eta familiei laguntzeagatik saritu dute. Aldi berean, hauek ere saritu ditu: Why Not fundazioa, buru-nahastea pertsonen bizi-kalitatea eta bere senideena hobetzen lan egiten duen Elkartea; Bikarte Kultura Elkartea, Errusia eta Bielorrusiako haurren harreragatik; Jesús Rubio Raymond, gizarte eremuan egin duen ekarpenagatik; eta Itziar Mintegi Martinez, Animali eta Landareen babeserako elkartean egin duen lanagatik.
2020ko urtarrilaren 19an, igandearekin, banatuko ditu Donostiako Udalak bost domina hauek, Udaletxeko Plano Aretoan, San Sebastian egunaren bezperan, hain zuzen.
Azkenik, joan den Abenduaren 20an, Juan María Atutxa eta Irune Zuluaga, Sabino Arana Fundazioko lehendakari eta zuzendariak, hurrenez hurren, jakinarazi zuten aipaturiko Fundazioak saritutako bosten zerrenda, tartean Naizen, aniztasun sexual inklusiboarekiko bere konpromisoagatik eta Arabako, Bizkaiako, Gipuzkoako eta Nafarroako transexual gazteenen eta bere familien errealitatea eta eskubideen erreibindikazioa ikusgai egiteagatik. Aipaturiko sarien 31. edizioan saritutako beste laurak dira Andrés Urrutia, notarioa eta Euskaltzaindia-ko lehendakaria, Baskonia saskibaloi taldea, Ternua Group kiroletako arropa enpresa, eta Gilles Simeoni politikari korsikarra.
Sabino Arana Fundazioaren sarien emate-ekitaldia 2020ko urtarrilaren 26an ospatuko da, igandearekin, Bilboko Arriaga Antzokian.
Naizen Elkartean lan egiten jarraituko dugu transexualitate egoeran dauden haur eta gazteen eta bere familien ongizatearen alde eta bihotzez eskertzen dugu azken urteetan egiten ari garen lana aintzat hartua izatea. Horrek, aurrera jarraitzera animatzen gaitu eta gizartearen babesa eta elkarlana sentiarazten digu.