Filma
Frantzia. 2011. 82 min.
Zuz: Céline Sciamma.
Akt: Zoé Héran, Malonn Lévana, Jeanne Disson, Sophie Cattani, Mathieu Demy, Cheyenne Lainé
Trailerra
Lisak, Pariseko kanpoaldean bizi dena, auzoko lagunekin pasatzen du uda. Guztiak mutikoak dira eta, batzuetan, bazter uzten dute, futbolean ari direnean kasu.
Lisak Michael ezagutzen du, 10 urteko mutikoa, auzora gurasoekin eta arreba txikiarekin bizitzera etorri berria dena, eta uste du desberdina dela. Michaelek taldeko mutikoen portaera eta jarrera-moldeak bere egiten ditu eta beste bat izango balitz bezala onartzen dute. Lisa berarekin maitemintzen da.
Filmak erakusten digunez, gizarte honek mutilak mutil itxura eta izaera hartzera behartzen ditu, eta neskak neska izatera. Areago, mutilak eta neskak nolakoak izan behar duten ere zehazten du. Halaber, gizarteak subjektu bakoitzaren sexuari buruzko irizpidea ere ezartzen du, bere izaerarena, bizipenaren gainetik. Identitate sexuatu hori eraikiz doa, norbanakoa deskubrituz doa, sexuatutako subjektu bakoitzak bere erara bizi du, batzuetan gizartearen aurreikuspenekin talka eginez.
Istorio honetan, era berean, ikus dezakegu neskatoek eta mutikoek zelan bizi dituzten erakarpenaren mundua, maitasunarena, elkartzearena…