Ray hormona bidezko terapia egiten hasi nahi duen nerabe transexuala da. Adin txikikoa izanik, gurasoen baimen-agiria behar du. Hori dela eta, Maggik, Ray guraso bakar figuran hazi eta hezi duenak, aspaldi kontakturik ez duen Craig bere mutil-lagun ohia topatu beharko du. Dollyk, Rayren amamak, ez du oraindik barneratu iloba mutila dela.
Rayk, amak eta amamak beren identitateak aurrez aurre jarri beharko dituzte, beren familia-indarrari esker elkar onartu eta ulertzeko.