Filma
Girl
Belgika. 2018. 100 min.
Zuz: Lukas Dhont
Akt: Victor Polster, Arieh Worthalter, Valentijn Dhaenens, Oliver Bodart, Tijmen Govaerts
Trailerra
Latza bezain beharrezkoa den filma. Larak, 15 urteko neskato batek, bere gorputzarekin duen bizipen txarra kontatzen du. Sexu-ezaugarriak garatzeko hormona tratamendua hartzen hasi da, oso garrantzitsuak baitira bera den bezalako neska itxura izateko.
Filmean argi adierazten da nola besteen begirada, epai, jazarpenak eta bestek handitzen duten genital propioen bizipen txarra.
Oso egokia da alderaketa, ballet-munduan izaten den perfekzioaren eskakizuna eta sexu bateko zein besteko gorputzak nolakoak izan behar diren adierazten duen eskakizun soziala. Eskakizun horiek norbere gorputza zigortzen eta sufrimendu lazgarria sortzen dutela erakusten digu istorio honek.