Filma
Argentina. 2009. 93 min.
Zuz: Julia Solomonoff.
Akt: Guadalupe Alonso, Gabo Correa, María Clara Merendino, Mirella Pascual, Guillermo Pfening, Silvia Tavcar, Nicolás Treise.
Trailerra
Nerabezaroan sartutakoan, Jorgelinaren ahizpa nagusia komuneko atea ixten hasi da, beste logela batean janzten du arropa, pribatutasuna eskatzen du eta lagunekin ibiltzen hasi da. Jorgelinak, bere ahizparen mundutik kanporatua sentituta, erabakitzen du uda aitarekin pasatzea, herrian.
Bertan Mario topatzen du, etxaldean lan egiteaz landa, lehiaketarako prestatzen ari dena, ohikoa denez, gizontasuna aitor diezaioten balio duen zaldi-lasterketan parte hartzeko.
Jorgelinak eta Mariok txangoak, zaldien gaineko osteratxoak, bidaiak… partekatzen dituzte eta beren artean laguntasun ederra sortzen da. Mario, baina, ez da beste mutilak bezalakoa. Izatez sekretupean ari da bizitzen Jorgelinak ausaz deskubritzen duen nerabezaroaren eraldaketa, eta horrek, banatu beharrean, gehiago lotu eta estutzen ditu.
Pelikulak erakusten digu nola umeek aurreiritzirik gabeko errealitatea jasotzen duten, eta nola interesez lepo esploratzen dituzten sexualitatearen misterioak. Nola onartzen duten, azken batean, aniztasuna, helduek askotan horri aurre egiteko adorerik ez dutenean, eta beste askotan ezeztatu eta erreprimitzen dutenean.