Letra:

Hemen nire gelan sartunde nago ni kantak buruz ikasten bakarrik ta zuek kalean egongo zarie ze ja ez nago whatsappeko taldean.

Desberdina naz eta badakit, eta zer! ez gehiago, ez gitxiago, bardin! zure bildurrak, zure akatsak nire begietan ikusten dozuz ez dekot lotsatu beharrik hauxe naz ni, eta gustoko ez banozu, jodidu zaitez!

Bizitza maite dot nik! goizeko eguzkia, eta inoren aurrean ez naz makurtuko!

Uh! Ez! Ez naz makurtuko! Txikia banaz ni, lodia banaz ni, gonak edo prakak niretzat bardin nahiz eta barre egin artista bat naz ni nire burue maitatzen badakit.

Ez naz amore emoten dabenetakoa eta inork ez doste kenduko gogoa nahi dodan moduen hegaz egiteko edo lore bi belarrian ipinteko neure margoak neuk aukeratuz kolorez zikindu horma zuriak ez dekot lotsatu beharrik, ez hauxe naz ni, eta gustoko ez banozu, jodidu zaitez!

Bizitza maite dot nik! errespetua, eta inoren aurrean ez naz makurtuko!

Uh! Ez! Ez naz makurtuko! Txikia banaz ni, lodia banaz ni, gonak edo prakak niretzat bardin naiz eta barre egin artista bat naz ni nire burue maitatzen badakit.

Iee, iee… maitatzen badakit.

Zabaldu atea, emon egizu pausu bat zeurea da eta kalea eta zeure buruengan konfidantza osoa izan ez itxi inori zapaltzen.