Skip to main content

Yo soy Zuhar

Me gusta estar con mis amigos y jugar y pasármelo bien

Zuhar naiz

Nire lagunekin egotea, jolastea eta ondo pasatzea gustuko dut

Niri buruz

Zuhar naiz. Nire lagunekin egotea, jolastea eta ondo pasatzea gustuko dut. Kirolak gustatzen zaizkit. Ikastola ere gustuko dut eta handia naizenean arkitektoa edo ile-apaintzailea izatea gustatuko litzaidake. Ondo sentitzen naiz eta ez daukat arazorik edo antzerakorik. Dibertigarria naiz. Jende gehiago ezagutzea eta nire familia besarkatzea ere gustuko dut.

Zuharren gurasoak

Patricia eta Josema

Zuhar Txinan jaio zen, Guangdong probintziko Liangjian-en eta 13 hilabete zituen lehen aldiz besarkatu genuenean. Oso txikitxoa zen, 6 kilo pisatzen zituen soilik, eta oso ahul zegoen, baina egun batzuen buruan indartzen hasi zen eta berehala atxiki zitzaigun.

Orduan neska bat zela pentsatzen genuen, baina 3 urte zituenetik modu askotan hasi zitzaigun esaten mutil bat zela.

Zuhar mutil alaia, txeratsua eta azkarra da, eta ezagutzen duen jendea maitemintzea lortzen duen izaera du. Ikastolara joatea gustatzen zaio, baina batez ere beste haurrekin egoteko, dirudienez oraingoz ez baititu ikasketak gustuko. Mugitzea da gehien gustatzen zaiona: skatea, surfa, sup-padela, skya, bizikleta, futbola edo mugimendua suposatzen duen edozein jarduera. Autoak eta motoak gustatzen zaizkio, eta baita futbol edo borroka kromoen bilduma egitea ere.

4 urte dituenetik ordu asko pasatu ditugu skate parkean eta gainerakoei atentzioa ematen zien, hain txikia izanez “crack” bat zelako skate-arekin.

Ile motza eta arropa erosoa eramatea gustatzen zaio; ahal balu futbolari bat bezala jantziko litzateke. Bai mutilekin bai neskekin jolastea gustatzen zaio. Animaliak asko gustatzen zaizkio eta bere izebaren animalia-dendara joatea izugarri gustatzen zaio; ez da ezeren beldur eta zomorro-mota guztiak harrapatzen ditu.

Bidaiatzea gustatzen zaio. Baina gehien gustatzen zaiona maitatua sentitzea eta bere lagunekin jolastea da.