Zorionez, gure senideei eta adiskidetxoei Sofia bezala aurkeztu genienean oso erraza izan zen, mundu guztiak oso ondo onartu baitzuen. Aitona-amonek ere bai, batzuetan pertsona zaharrak berria gaizki jasoko dutela uste badugu ere, harritu ahal zaituzte…
Ikastetxean gauzak ez dira errazak izan, Frantzian bizi garelako eta hemen gauzak oso gaizki daudelako gai honen inguruan, ez dago informaziorik eta ez dakite zer egin. Ikasturte batean zehar borroka egin eta gero, azkenean lortu dugu ikastetxeak gure haurra Sofia bezala onartzea.
Eta une horretatik Sofia neska erabat desberdina izan da, orain lagun pilo bat ditu eta klasean bikain doa.
Azkenean bere lekuan sentitzen da. Azkenean, zoriontsua da.