Nahiane dut izena. Neska alaia, jatorra, dibertigarria eta adiskidetsua naiz. Patinatzea, dantza egitea, korrika egitea, lagunekin egotea eta marraztea gustatzen zaizkit.
Yo soy Nahiane
Soy una niña como cualquier otra
Nahiane naiz
Besteak bezalako neska naiz
Niri buruz
Nahianeren ama
Nerea
Nahiane besteak bezalako neska da. Bere izaera nahiko ona da, eta nahiz eta hasieran kosta, konfiantza hartzen duenean oso ondo erlazionatzen da eta asko gustatzen zaio lagun berriak egitea. Lagun asko ditu eta beraiekin egotea laket zaio. Edozein jolasetara jolasten dute eta asko dibertitzen dira. Noizean behin pijama festa egiten dute eta oso ondo pasatzen dute pelikulak ikusten, palomitak jaten eta jolasten.
Izugarri gustatzen zaio patinatzea: lineako patinez edo 4 gurpilekoekin… horrek berdin dio. Eta uda iristea asko gustatzen zaio, igerilekura jolastera joan daitekeelako. Sweet Californiaren jarraitzailea da eta haien ile-kolorea asko gustatzen zaio. Gustuko dituen koloreak urteak pasa ahala aldatu egin dira. 3 edo 4 urte zituenean arrosa edo morea zituen gustukoen, gero urdina, eta orain berriro ere arrosak zoratzen du.
Martinaren liburuak irakurtzea gustatzen zaio. Martina sareetan agertzen den nerabea da eta jadanik 3 liburu ditu. Oso ondo egiten duen gauza bat musically-a da: imitatzea eta interpretatzea gustatzen zaio, eta bere pailazokeriak oso barregarriak dira.
Trantsitua egin baino lehen, inauterietan Rapuntzelez mozorratu zen eta etxera bueltatzean esan zuen: “Gaur nire bizitzako egun alaiena izan daaaaaa!”
Bere egoerari buruz kezka eta galdera asko dauzka, eta horri buruz mintzatzen gara, beti positiboki.
Gaur egun neska oso alaia da, eta bere errealitatea ondo darama.