Kimetz naiz eta 16 urte ditut, baina urte bat baino ez daramat Kimetz izaten. Jaio nintzenean, nire gurasoek huts egin zuten pentsatzean bulba izateagatik neska nintzela, baina oso okertuta zeuden. 6 urte nituenetik banekien mutila nintzela eta azkenean 15 urterekin esan nion nire familiari.
Guztiek onartu ninduten. Egia esan, guztiek zekiten ez nintzela “neska arrunta”, inoiz ez zitzaizkidalako “nesken” gauzak gustatu.
Egia esan, niri musika gustatzen zait. Zoriontsua izango nintzateke egun osoa gitarra jotzen eta abesten, besterik egin gabe.