Erik dut izena. Izaera oso sendoa duen mutikoa naiz. Baldarrarena egitea eta txantxak egitea asko gustatzen zait, eta etxerako lanak egitea ez zait batere gustatzen.
Nire lagunekin asko erlazionatzen naiz, gehien bat neskekin. Haiekin patioan jolastea eta haien etxera lo egitera joatea, edo haiek nirera etortzea asko gustatzen zait. Asko maite ditut.
Panpinekin jolastea gogoko dut, baina jolasten ari naizenean kalean jendea begira geratzeak gogaitu egiten nau. Batzuetan esaten didate ez naizela mutil bat, nire patinak arrosak direlako. Nesken komuna mutilena baino gustukoagoa dut, garbiago baitago