Skip to main content

Yo soy Ekhi

Desde que pude entender que yo era una niña, soy más feliz, porque todos me aceptan tal como soy.

Ekhi naiz

Ni neska bat nintzela ulertu ahal izanez gero, zoriontsuagoa naiz, guztiek onartzen nautelako naizen moduan.

Niri buruz

Niri txikitatik gustatu izan zait panpinekin jolastea eta printzesaz mozorrotzea.

Lehen, uste nuen mutila nintzela baina nesken gauzak gustatzen zitzaizkidala. Ni bezalako beste jende asko dagoela konturatu nintzen, aita eta amarekin hitz egin nuen, bideo batzuk ikusi nituen, eta orduan neska nintzela konturatu nintzen.

Orduan soinekoak, gonak,… erosi genituen, gero belarritakoak jarri nituen, eta ordutik zoriontsuagoa naiz, nire inguruko guztiek naizen moduan onartzen nautelako.

Ekhiren ama

Laura

Gure alaba, neska alaia da, hasieran lotsatia baina konfiantza hartzen duenean oso irekia, berritsua eta dantzaria. Dantza egitea asko gustatzen zaio.

Txiki-txikitatik arrosa kolorez margotzen zuen dena. Soinekoak, gonak eta takoidun zapatekin mozorrotzen zen etxean, eta beti panpinekin aritzen zen jolasean.

Txikia zenean, 4-5 urterekin, lagun berriak egiten zituenean, ez zuen neska edo mutila zela esan nahi izaten, edo kalean norbaitek neska edo mutila zela galdetzen zigunean ez zuen atsegin mutila zela esatea, haserretu egiten zen.

Ikastolan beti neskekin ibili da jolasean, txikitatik bere lagun minak neskak izan dira. Ikaskideekin ondo moldatu da orokorrean, denek ezagutzen zuten eta den modukoa onartu dute, baina ikastolako beste edonork neska edo mutila zen galdetzen bazion, agobiatu egiten zen, zergatik galdetu behar zioten berari, besteei galdetzen ez bazieten? Zergatik jarri behar zuten bere izaera edo dena delakoa zalantzan?

3 edo 4 urte zituela esan zigun lehenengo aldiz pitilina moztu behar geniola, eta guk nagusitzean medikuak egin beharko ziola erantzuten genion.

Gure alabak txiki-txikitatik argi izan du nor den, eta guk bera den moduan maite dugu, bere berezitasun guztiekin, bestela ez litzateke bera izango. Bakoitzak gure berezitasunak dauzkagu, denok gara ezberdinak, eta garen moduan onartuak izatea nahi badugu onartu ditzagun guk ere besteon aniztasunak.