Ander dut izena. 5 urte ditut eta playmobilekin eta lagunekin jolastea gustuko dut. Handia naizenean galtzontzilo diseinatzailea eta mekanikoa izango naiz nire anaia Ibairekin batera.
Me llamo Ander
Tengo 5 años y me gusta jugar con los playmobil y con mis amigos
Ander naiz
5 urte ditut eta playmobilekin eta lagunekin jolastea gustuko dut
Niri buruz
Anderren gurasoak
Abene eta Jose
Ander bere hiru anaien supertxikiena da. Ertainarekin 11 urteko aldea dauka, bera handia zenean bere anaiak bezalako mutil bat izango zela eta pitilina izango zuela esaten zigunean ez genion garrantzia handirik ematen. Maskulinoz tratatzen dugunetik ez du berriz aipatu.
Anderrek neskalaguna izan du gainerakoek mutikoa zela jakin baino lehen. Izan zuen neskalagun batek esan zion neskek ezin dutela neskekin ezkondu. Orduan hark beste adiskide bati galdetu zion ea bere neskalaguna izan nahi zuen, eta hark erantzun zion: “Ez badago erremediorik…”. Anderrek asko maite du eta, handiak direnean, seme-alaba asko izango dituztela dio.
Ikastolara joatea izugarri gustatzen zaio. Erlazio ona du guztiekin, mutil eta neskekin, baina lasai jolasten dutenekin taldekatzen da, ez ditu borrokak gustuko. Une gogorra pasa zuen bere izena fitxetan ipintzen utzi ez ziotenean, baina arazo hori konpondu eta gero ez dugu eskolarekin arazorik izan.
Bai ikastolak bai adiskideen familiek Ander arazorik gabe onartu dute. Helduek mutila zela ikusi baino askoz lehenago, txikiek jada bazekiten hori. Beti izan da mutil alaia eta barregarria. Azkarra eta txeratsua da. Dantza egitea eta abestea, panpinekin jolastea, puzzleak egitea, marraztea eta eskulanak egitea gustuko du.
Abesbatza batean abesten du eta marrazketa, eskulanak eta gimnastika egitera joaten da. Hala ere, hurrengo urtean igeriketa egin nahi du gimnastikaren ordez, eta gainera antzerkia egitera joan nahi du. Zinemara joatea pila bat gustatzen zaio eta solasaldiak behin bakarrik entzun ondoren ikas ditzake. Panpina asko ditu eta noizean behin beste bat “adoptatzen dugu”. Harry Potterez eta pailazo hiltzailez mozorrotzea gustuko du; eta ohe elastikoetan saltatzea. Gehien gustatzen zaion platera arroza tomatearekin da, eta gutxien gustatzen zaizkionak, babarrunak.
Behin pertsona batek esan zuen Anderrek mutil bat izatea erabaki zuela eta Anderrek zuzendu zion: “Ez nuen erabaki mutila izatea, mutila jaio nintzen”.
Beste aldi batean kontatu zidan bere lagun Carlak esan ziola zutik jartzen bazen mutilek bezala egingo zuela txiza. Nik erantzun nion “Baina hori pitilina dutenentzat bakarrik da. Horrela egingo duzu txisa zuk, totolinarekin?”. Berak ihardetsi zidan “Noski! Carlak esan dit hori, eta Carla oso azkarra da, nirekin musika egiten baitu”.
Ander mutil osasuntsua eta alaia da.