Liburua
A.T.A. Asociación de Transexuales de Andalucía & Silvia Rivera & Manuel Gutiérrez.
Editorial La Calle
2015
→ Hemen salgai: Librería Berkana
Pirata benetan xinpatikoen ilustrazioak lagun, eta haien balentriak bitarte, liburu honek aniztasunaren aberastasuna nabarmentzen du: pirata batzuk burusoilak dira, eta beste batzuk iletsuak; bada belarritakoa darabilena, eskumuturrekoa, eta baita begi-adabakia ere… Ipuinak transexualitatea ulertzeko gida didaktikoa dauka, eta haren bitartez ulertuko dugu gorputzak gorputz, denak pirata direla.
“Ni Carabarco piraTrans naiz. Ezagutzen ez nautenek uste okerrak dituzte niri buruz. Ez naiz gizonezko emakume gorputzean, ez naiz okerreko gorputz batean bizi. Nik gauza asko lapurtu ditut bizitzan: muxuak, harribitxiak, urrezko txanponak eta baita hareazko gazteluren bat edo beste ere. Ez nau lotsarazten hori aitortzeak!!! Baina ez diot inoiz inori esku bat, sudur bat edo zango bat lapurtu, hori ez. Gorputz hau nirea da! Gizon zintzoa naiz benetan!
Hara, hauxe da aniztasuna. Ez dago zuen artean pirata bakar bat albokoarengandik bereizten duen zerbait ez duena. Agian urrunetik antzekoak emango dute, baina hurbiltzerakoan aldeak nabarmenduko zaizkie. Batzuk egurrezko hanka duzue, beste batzuk burdinazkoa edo plastikozkoa; batzuek bizarra duzue, edo ile kizkurra, eta beste batzuk burusoil zarete. Gure artean bada pirata zuririk, beltzik, horirik, ile gorri, hori edo arre, begi urdin, berde edo marroi. Batzuek belarritako bakarra, bestetzuk bi, haiek uztai lodia, eta baita arropa zintilikatzeko pintza ere, nik adibidez… Izan ere, inportanteena barru-barruan pirata sentitzea da!
Carabarco pirata da, bene-benetako pirata, bi obario, oilar bat eta begia estaltzeko partxe gisa izar bat. Desberdina da, bai, baina zapi itsasoak zeharkatzen dituzten itsaslapur guztiak bezain kortsarioa. Eta desberdintasun horiek piraTrans bihurtzen duten arren, kasu hari, beste edozein bezain filibusteroa da eta. Batzuek bizarra dute, beste batzuk ezpata ikaragarri handia, eta Carabarcok txistera bat, eta mila istorio kontatzeko… mila, eta bat gehiago.”
→ Hemen salgai: Librería Berkana
- Ezinbestekoa
- Gaztelera
- Liburua