Jazzen istorioa egiazkoa da. Ipuinean bere bizierak kontatzen ditu, oso modu ulerterrazean, batez ere ipuin zale, familia eta irakasleei zuzenduta.
Betidanik zekien Jazzek ez zela adin bereko mutil eta nesken antzekoa. Oso gaztetik izan zen neska izatearen sentimenduaren jakitun, eta borrokatu zen bere inguruan onar zezaten, zen bezala onar zezaten.
Bi urterekin, hain txikia zelarik ere, Jazzek bazekien neska zela, nahiz eta jaiotzean mutiltzat hartu zuten. Arrosa kolorea eta sirenaz mozorrotzea gustatzen zitzaion, eta ez zegoen eroso mutil-jantziekin. Senideak nahastuta zeuden, Jazz trans zela ulertu zuten eta Jazzi laguntzea erabaki zuten arte.