Dokumentala
Navarra Televisión, Toma la palabra. 2016
70 min
Navarra Televisión telebistak egindako erreportajea da. Sakon eta zorrotz aztertzen du Nafarroako adingabe transexualen egoera eta nola bizi duten hori familiek. Bertan Iñaki Goñik baieztatzen du “transexualitatea ez dela gaixotasuna, beste kontu bat baizik, hau da, badirela bulba duten gizonezkoak eta zakila duten andrazkoak”. Eta Mikele Grande neska gazte nafarrak azaltzen du berak ez duela sekula sufritu transexualitateagatik: “Ez naiz bizi horretan pentsatzen goizetik gauera arte”.
- Dokumentala
- Ezinbestekoa
- Gaztelera