Atresmedia
Javier Calvo eta Javier Ambrossik sortua
Atresmedia telebistaren ekoizpena
2020
Cristina Ortiz, ‘La Veneno’ren bizitza kontatzen du telesailak; 90eko hamarkadan telebistako agerpenei esker oso ezaguna izan zen emakume transexuala da ‘La Veneno’. Telesaila Cristinaren biografian oinarrituta dago: ‘¡Digo! Ni puta ni santa’, Valeria Vegas kazetariak idatzia. Bertan, egileak iruditeria kolektiboan dagoen pertsonaiaz haratago doaz, honen atzean dagoen pertsona erakutsi nahi dute, aurre egin zion errealitate gogorra azalduz, bere unerik publiko mitikoenak birsortuz, bere akatsak ezkutatu gabe. Istorioa gordintasunez eraikia dago baina, aldi berean, errespetu eta sentiberatasun handiz eta 8 kapituluetan emozioak pil-pilean jartzea lortzen du.
Ikus-entzunezko ekarpen hori funtsezkoa da ulertzeko nolakoa zen pertsona transexualen errealitatea (haurtzaroa barne) duela hamarkada batzuk eta nola errealitate hori aldatzen joan den gaur egunera arte, nahiz eta oraindik asko dagoen hobetzeko. Alde horretatik, funtsezkoa da Cristinaren eta Valeriaren transitoen artean dauden desberdintasunak. Cristina bere lanetik bota zuten eta bere familiak baztertu egin zuen; aldiz, Valeria kazetaria da eta bere familiak eta ingurukoek onartu eta babestu egin zuten.
Gainera, telesail honetan nabarmendu beharreko beste alderdi positibo bat da emakume transexualen pertsonaia guztiak bikain interpretatu dituztenak aktore transexualak direla.
- Gaztelera
- Telesaila