Liburua
Lucas R. Platero
Ed. Bellaterra
2014
Liburu hau eraldaketa sozialerako tresna gisa ulertu behar da, eta trans* terminoa darabil (izartxo eta guzti), gizon-emakumeek berezkotzat “jo beharrekoa” agintzen duten arauak gainditzen dituzten pertsonen bizipenen aniztasuna azpimarratzeko, eta hartara agerian jartzeko bizi dugun sistema bitarikoaren zurruntasuna. Estrategia zehatzak proposatzen ditu liburuak, esaterako bizi-kalitatean eragiten duten osasun-faktore zenbait, eta transfobiaren prebentzioaren eta esku-hartze komunitarioan. Horrez gain, azterlan kualitatiboa egiten da bertan, adin guztietako trans* pertsonen (baita adingabeen) eta haien senideen eta laguntzen dituzten profesionalen lekukotzak jasota.
Liburuaren bigarren zatiak tresna praktikoak eskaintzen ditu, taldeko jarduerak trans* pertsonen beharra ulertzeko, eta iraganean jaiotzerakoan esleitu zioten sexuari aurre egin zioten zenbait pertsonaren istorioak. Liburua amaitzeko, baliabide gomendagarrien sorta bat (filmak, film laburrak, liburuak) eta termino-glosario bat.
→ Hemen salgai: Ed. Bellaterra
- Gaztelera
- Liburua