Irati Goikoetxeak idatzitako “Nor” eleberri ilustratua gazteei zuzenduta badago ere adin guztietako irakurleek gozatzeko liburua da. 14 urteko bost gazte dira protagonistak, erantzun gabeko galdera asko dituztenak, ispiluari begiratzen zailtasunak dituztenak, beraien nortasuna garatze bidean oztopo eta irrika, irainak eta besarkadak topatuko dituztenak.
Liburuak unibertsalak diren eta geure egunerokotasunean zeharo zeharkatzen gaituzten gaiak jorratzen ditu: nortasuna, sexu-identitatea, onarpena eta ukapena, tratu txarrak eta tratu onak, maitasuna, laguntasuna… Hausnartzeko gonbitea luzatzen digu. Eta erantzunak eman baino, galderak egiten lagundu nahi du liburuak. Galdera berriak, elkarrekin mundu berriak irudikatzeko eta eraikitzeko.
Liburuaren oinarrian hazia den ideia bat dago: izan ahal izateko, ikusia izatea nahitaezkoa da. Horregatik izango da hain garrantzitsua begiratzen ikastea, ikusi ahal izateko begiratu behar baita. begi ematea.
Liburu hau sortzeko prozesuan Naizen Elkarteak parte hartu du eta liburuaren epilogoa Naizen elkarteko kide eta sexologoa den Aingeru Mayorrek idatzi du.
Nor (2023)
Irati Goikoetxea
Ilustrazioak: Irrimarra
Epilogoa: Aingeru Mayor
Argitaletxea: 1545
- Euskera
- Ipuina
- Irakurtzeko
- Liburua