→ www.niñasyniños.com webgunea bisita ezazu.
Aingeru Mayor eta Susana Monteagudo
Editorial Litera
2016
27 mutil eta neska errealen argazki eta bizi-istorioz osaturiko liburua; horietako bakoitzak bere buruaz mintzo delarik, erakusten dute bakoitza bere erara dela neska edo mutil. Badela txima luzeak dituena eta kaskamotz dabilena. Belarritakorik baduena eta ez duena. Neska asko printzesaz mozorrotzen direla, eta mutil batzuk ere bai. Badela pirataz mozorrotzen den neskarik, mutil asko bezala. Neska gehienek bulba dutela eta batzuk zakila. Eta badirela bulbadun mutilak eta baita zakiladun mutilak. Badirela, baita, balletean aritzen diren mutilak eta zuhaitzetara igotzen diren neskak. Neska bakoitza bere erara dela neska. Mutil bakoitza bere erara dela mutil. Eta edertasuna edonor den bezalakoa izatean dagoela.
Neskak eta mutilak ez da transexualitateari buruzko liburua. Transexualitatea agertzen da, baina aniztasunaren adierazpen gisara, beste asko bezala. Agian horregatik da haurrei transexualitatea ulertzen laguntzeko tresnarik onenetakoa. Liburu hau material aparta da beren identitatea ez dela uste genuena, edo haren gaineko adierazpena anbiguo den haurrei beren prozesuetan laguntzeko. Izan ere, 27 ispilu eskaintzen dizkie, 27 ispilu desberdin, non beren buruari begiratu eta “Ni honen modukoa naiz” esateko, edo “Horren antzekoa naiz ni”. Errealitate anitz eta ugariak pentsatzeko aukera ematen duelarik, norberaren errealitatea pentsatzeko eta adierazteko aukera ematen du.
Liburu honek lagundu egiten digu ulertzen transexualitatea aniztasun-adierazpen bat dela, beste askoren artean. Anitzak ez dira mutil edo neska transexualak. Anitzak ez dira besteak. Denok, gizon edo emakume, gara anitz. Intersexualitatea egitate unibertsala da: den-denok ditugu ezaugarri maskulino eta femeninoak. Horregatik hitz egin beharko dugu transexualitateaz, ez egitate berezi eta ohiz kanpoko gisa, baizik eta gizakiok konpartitzen ditugun berezitasun ugarien arteko beste bat gisa.
→ www.niñasyniños.com webgunea bisita ezazu.
→ Hemen salgai: Litera Libros
- Euskera
- Ezinbestekoa
- Liburua