IKUS DEZADAN – Ekaitz Goikoetxea

Festaz festa,
muxuak irribarrezka,
zu ile-kixkur galaia
eta ni zakildun neska…
Ze ni, ze zu?
Gorputzera zenbat mezu!
Zalantzak balantza dira
ta konplexuak konplexu.
Pentsaezina naizela
nola pentsa dezakezu?
Errezago maiteko det
zuk maite badezu!
Zatoz, zatoz, ile-kixkur; zatoz, beltzaran,
isilune hauek uler ditzadan,
etorkizuna ez da iragan,
ezpainak lehor, hankak dardaran…
Azkenik ez duen azken boladan,
gauak oparitu digun baladan,
bil nazazu zure begiradan,
ikusten nauzula ikus dezadan.
Astez aste,
gauak heltzen dira gazte,
baina libre izateko
nor da nor eta nor aske?
Ze lur, ze su?
Jakin-mina katalexu,
neska guztiei horrela
begiratzen al diezu?
Pentsaezina naizela
nola esan dezakezu?
Pentsagarri izango naiz
pentsatzen badezu!
Zatoz, zatoz, ile-kixkur; zatoz, beltzaran,
isilune hauek uler ditzadan,
etorkizuna ez da iragan,
ezpainak lehor, hankak dardaran…
Azkenik ez duen azken boladan,
gauak oparitu digun baladan,
bil nazazu zure begiradan,
ikusten nauzula ikus dezadan.