Letra:

Haria hautsi eta nahi dut
Tximeleta izatea
askatasunaren bila
hegaz libre joatea

Haizena hauskorra eusten
ninduen haria
hain sendoak estutzen nindutenak

Rolak, etiketak, izenak
Sentitu al zarete inoiz
preso zuen gorputzean?
Sentitu al zarete inoiz
kiribildurik harian?
Arnasa hartu ezinik edo sentitu bai,
baina agian azaltzeko ez zeneukaten
hitz nahikorik hiztegian

Haria hautsi eta nahi dut
Tximeleta izatea
askatasunaren bila
hegaz libre joatea

Rolak eta etiketak
Sentitu al zarete inoiz
preso zuen gorputzean?
Preso zuen barnean?
Arnasa hartu ezinik edo sentitu bai
baina agian azaltzeko ez zeneukaten
hitz nahikorik hiztegian

Entzun!
Etorkizunikan ba al den
ulermenak ez du ulertzen
Antzaz antza edo antzaren antzaz
Denak preso garen
Leku bat non ezerik ez den
Non ezberdinak berdinak diren
Esango dietenei ozen
askatasuna nire eskutan
aukera polita da
Ezberdintasun denak batuta
Hil ezingo den bizia
bueltan datorrena

Haria hautsi eta nahi dut
Tximeleta izatea
askatasunaren bila
hegaz libre joatea