Hemeretzi ataletan banatutako ipuin honek Dizdira eta bere lagun Adarbakarren istorioa kontatzen digu.
Mendiko sorgin jakintsua bisitatu ondoren, Dizdirak planeta batzuetan barrena bidaia bat egiteko beharra sentitzen du. Sorginaren argibideei jarraituz, ibilaldi luzeari ekingo diote berak eta bere adarbakarrak, eta, ezustean, Dizdirak bere historia, bere beldurrak eta bere nortasunaz jabetu eta aurre egin beharko die barne-bidaia paralelo eta sakon baten bidez.
Horrela, ohartuko da bere gurasoek ezeren gainetik maite dutela eta beti izango direla bere bihotzean. Eta bere benetako identitate sexualaren arabera bizitzeko premia handia sumatuko du eta, ondorioz, bere izena aldatzeko beharra.
Lola Garcia Latinoamerikako kulturen eta haien mitologiei buruz daukan ezagutza sakonaz baliatuko da kontakizun hau testuinguru koloretsuan aurkezteko.
- Euskera
- Ipuina
- Liburua