Bertsos que Ekaitz Goikoetxea cantó a Ekairi en Ondarroa, el 16 de Febrero de 2019:
Antzoki zaharreko
festa eder baten
sentitu genuena
burutik nola ken!
Ekai, Naizen da zure
borroken hedapen,
petaloek hegoak
astindu ditzaten
zuk laguntzen diguzu
garena izaten.
Gure samurai, gure
izar distiratsu,
bihotzaren taupadei
egiegun kasu,
zatoz maitia eta
besarka nazazu,
Ekai Ekaitzetik lau
letra badauzkazu,
beti nire barruan
egongo zara zu.
Bizitzak ditu hainbat
adierazpide,
nik maitasunarenak
egin ditut nire,
haizearen gainetik
aske eta libre,
naizen guztiontzat zu
zara adixkide,
biderako argi ta
argirako bide.