Skip to main content
Nota

Euskarazko webgunea oso laster euskaraz

By 28 enero, 2019julio 10th, 2019No Comments

naizen.eus webgunea oso laster izango da euskaraz ere.

Urtarrilaren 26rako prest eduki nahi bagenuen ere, eta horretarako kontaezin ordu lanean aritu bagara ere, ezinezkoa egin zaigu.

Egun gutxi batzuetan orri nagusia eta atal nagusiak euskaraz izatea espero dugu. Eta ondoren, bi hizkuntzetan falta diren atalak datozen asteetan osatuko ditugu.

Prestatzen ari garen webguneak kalitatezko eduki asko izango ditu, ziur aski mundu osoan haur eta gazte transexualitatearen inguruan degoen webgunerik osoena bihurtuko delarik.

Eta hizkuntzaren aldetik ere kalitatezko testuak sortzea zaindu nahi izan dugu. Lan horretan euskarazko testuak idazten lagundu diguten lagunei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.

Geurea elkarte elebiduna izanik, oso argi dugu euskara zaindu nahi dugula. Maitatuz gain erabili, asko erabili!!!. Horretan ahal dugun guztia egingo dugu.

Ilargiraino eta buelta!